Salgaien zerrenda

Erreseina: HAU EZ DA POESIA

HAU EZ DA POESIA
(Unai Maleski, Donostia, Elkar, 2016)

Poeta baten lehena da Hau ez da poesia. Iruindarra da, 44 urte egingo ditu azaroan. Ezaguna da eskualdeko sare fisiko eta digitaletan bere umorearengatik eta diskrezioarengatik. Katakrakeko irakurle taldeko Txibik esan zuen liburua erdi irakurria zuenean: «Gara belaunaldi bat [belaunaldi berekoak dira Maleski eta bera] aurrekoaren mitoen pisuarekin bizi izan dena. Eta mito horiek erori direnean belaunaldi gazteagoarenekin topatu gara, baina ez dira gureak belaunaldi berrikoak.»

Mito asko eta poeta gehiegi daude euskaltegietako hormetan. «Hizkuntza bat ez da galtzen/ ez dakitenek ikasten ez dutelako./ Dakitenek hitz egiten ez dutelako ere/ ez da hizkuntza bat galtzen.» Moral asko eta praktika gutxi. Hitz egiten zuen euskaraz jolastokian nerabezaroko Unai Maleskik? Zeren Unai Maleski da «obsoletoa», da «euskaldun pasiboa». Orain poeta bat da. Liburuan dioenez liburu-dendetako saltzaileen saga bateko poeta bat. Kuartelei erne egotea gomendatzen zioten hankabiko txiki bat zenean.

Zuhaitzen aurrean erresistente bat da. Mikromagufismoen aurrean – horoskopoak, jainkoak, homeopatia, estralurtarrak – erresistente bat. Patsadazko ahots bat Iruñerrian azken urteetan jaio den estilo horrekin – Erro edo Astiz poeta zonbien ildoan – kontzientziaz baina parkeetan gaztelania nagusi dela dakien poetak bezala: humore lasai batekin.

Ez dituzte Maleskiren poemak euskara eskolen paretetan jarriko. Ez dituzte disekatuko. Baina agian liburu-dendetan bai jarriko dituztela bere esanak. Zeren Maleskik idatzia da «Gora gure gudariak./ Gora liburu-saltzaileak.» Harridura ikurrik gabeko poesia bat.

German Esparza



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak