Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea

Juan Guerrerori, Poesiaren Kontsul nagusiari

Beltzak dira zaldiak.
Ferrak beltzak dira.
Kapen gainean tinta eta argizari
mantxek distiratzen dute.
Burezurrak berunezkoak dituzte,
horregatik ez dute negar egiten.
Txarolezko arimarekin
datoz errepidetik.
Konkortuta eta gauez,
handik animatzen eta agintzen
dituzte goma ilunezko isiltasunak
eta are finezko beldurrak.
Pasatzen dira, nahi dutenero,
eta buruan ezkutatzen dute
pistola zehaztugabeen
astronomia lauso bat.

O ijitoen hiri!
Izkinetan banderak.
Ilargia eta kuiak
gingak kontserban.
O ijitoen hiri!
Nor ez da zutaz oroitzen ikusi ostean?
Minaren eta musketaren hiri,
kanelazko dorreekin.

Gaua heltzen zenean,
gauaren gau gauena,
ijitoak euren suteetan
eguzkiak eta geziak forjatzen zituzten.
Zaldi zairoti bat
ate guztietara deika.
Beirazko oilarrek abesten zuten
Jerez de la Fronteran.
Zoriaren izkina
biluzten du haizeak,
gauean zilarrezko gauean,
gauaren gau gauena.

Birjinak eta San Josek
kriskitinak galdu zituzten,
eta ijitoak bilatzen dituzte
aurkituko dituztelakoan.
Birjina jantzita dator
alkate jantzi batekin,
txokolate paperezkoa
almendrazko lepokoekin.
San Josek besoak mugitzen ditu
zetazko kapa baten azpian.

Pedro Domenecq doa atzean
Pertsiako hiru sultanekin.
Ilargi erdiak amets egiten zuen
zikoinaren estasiarekin.
Estandarteek eta argiontziek
inbaditzen dituzte teilatu-lauak.
Aldakarik gabeko dantzariek
ispiluetatik egiten dute intzirika.
Ura eta itzala, itzala eta ura
Jerez de la Fronteran.

O ijitoen hiri!
Izkinetan banderak.
Itzali zure argi berdeak
Guardia Zibila datorrela.
O ijitoen hiri!
Nork ez zaitu gogoratuko ikusi ostean?
Utz ezazue itsasotik urrun,
artesientzako orrazirik gabe.

Binaka egiten dute aurrera
festaren hirira.
Betibizien zurrumurru batek
kartutxo zorroak inbaditzen ditu.
Binaka egiten dute aurrera.
Oihalezko nokturno bikoitza.
Ezproien erakusleihoa
iruditzen zaie zerua.

Hiriak, beldurrik gabekoak,
bere ateak biderkatzen zituen.
Berrogehi guardia zibil
harrapakariak bezal sartu dira.
Erlojuak belditu ziren,
eta botiletako koñaka
azaroz mozorrotu zen
susmorik ez iradokitzeko.

Oihu luzeen hegaldi bat
altsatu zen haize orratzetan.
Sableek kaskoek harrapatutako
brisa mozten dute.
Ilunantzaren kaleetan
ijito zaharrak irakiten ari dira
lotan dauden zaldiekin
eta txanponezko ontzi luzeekin.
Kale aladapatsuetatik
kapa siniestroak igotzen dira,
atzean utziz guraizezko
zurrunbilo iheskorrak.

Belengo portalean
ijitoak bildu dira.
Zauriz jositako San Josek
hildako dontzeila bat janzten du.
Fusil zorrotz egoskorrek
gau osoan jotzen dute.
Birjinak haurrak zaintzen ditu
izarren adurrarekin.
Baina Guardia Zibilak
suteak ereiten egiten du aurrera,
non irudimena erretzen den
gazterik eta biluzik.
Rosa de los Camborois-ek
intziri egiten du bere atarian
bi bularrak moztuta
erretilu batean jarrita.
Eta beste neskatxa batzuk
korri egiten zuten euren txirkordek segika,
bolbora beltzezko larrosek
leher egiten duten aire batean.
Teilatu guztiak
lurraren ildoak zirenean.
Egunsentiak bere sorbaldak kulunkatu zituen
harrizko profil luze batean.

O ijitoen hiri!
Guardia Zibila aldentzen da
isiltasunezko tunel batetik
sugarrek inguratzen zaituzten bitartean.

O ijitoen hiri!
Nork ez zaitu gogoratuko ikusi ostean?
Bila zaitzatela nire kopetan.
Ilargiaren eta arearen joko bat.

Federico García Lorca, Ijitoen erromantzea (1924─1927).

Libro:

Romancero gitano