Salgaien zerrenda

Liburuaren eguna DIARIO DE NOTICIASen

liburuaren eguna 2020

Literatura, itxialdiari so

Miren Mindegia
2020-04-23

Gerra, emakumearen ikuspegitik

Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik lanarekin oroitu da Katakrakeko liburu-saltzaile Hedoi Etxarte. "Asko irakurri dugu prentsan eta liburuetan, ikusi ditugu dokumentalak eta fikziozko lanak, baina inork ez digu kontatu Aleksievitxen II. Mundu Gerra", argitu du. Ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak... Eta horixe izan da Iker Sanchok itzuli eta Elkar argitaletxeak plazaratutako lan hau aukeratzeko arrazoietako bat. "Batetik, emakumeak jarri dituelako zentroan (aurrez aipatutako lanetan gizona dago zentroan)", argitzen du, "eta bestetik, Armada gorrikoak direlako zentroan jarritakoak (oro har AEBetarrak ala Alemanak jarri ohi dira). Baina, funtsean, Aleksievitxen ekarpena ere bada teknikoa. Elkarrizketaz elkarrizketa osatutako liburu bat da. Kontatzen dena latza da baina oso korala da, badira gerrillan ibilitakoak, badira sendalariak eta frankotiratzaileak".

1984an argitaratu zen liburu hau lehenengoz, Gorbatxoven garaiko Perestroikaren irekidurari esker, baina hainbat zati zentsurak eta autozentsurak estali edo moldatu zituzten. 2002an berridatzi zuen Aleksievitxek bere lana, lehenago ezabatutako pasarteak sartuz, eta are nabarmenago geratu ziren horrela bai gerraren krudelkeria, bai hura nozitu zuten emakume guztien handitasuna.

'Gerrak ez du emakume aurpegirik', Svetlana Aleksievitx

"-Baina maitasuna ezagutu zenuen?

-Bai, ezagutu nuen. Topatu nuen han... Barkatuko didazu, agian ez da zuzena izango, ezta guztiz naturala ere, baina nik nire barnean kritikatu egiten nuen jende hura. Pentsatzen nuen ez zela hura maitasun kontuetan jarduteko garaia. Inguruan gaizkia eta gorrotoa besterik ez duzunean. Nire ustez askok pentsatzen zuten horrela... Nire lagunek behintzat bai...

-Eta gerra aurretik nolakoa zinen?"

Artikulua osorik hemen.



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak