03/06/2014
Cuerpo:

Oso aste interesgarria izaten ari da, bai Bartzelonatik Can Vies efektuak sortu duten zirimolarengatik, baita 78ko erregimenaren buruaren dimisioa dela eta. Ohitura dugunez, gai hauei buruzko zelulosa eskura daukazu joan den astetik Gaztelu plazako liburu azokako geure postuan. Igandera arte bertan egongo gara goiz eta arrats urteko liburu berriekin eta geure apustuekin. Joera feniziarra baduzu gogoan izan %10eko deskontua egiten dugula han bertan.Aste honetan janariari lotutako bi albiste ditugu. Lehena ohartarazpen soila da: San Ferminetako bazkariak eta uztailak 6ko hamaiketakoa erreserbat ditzakezu ohiko bideak erabiliz. Aurki emango ditugu argibide logistiko eta estetiko gehiago baina eskariak izan ditugunez iragartzea erabaki dugu.Bigarren albistea da joan den astetik txigorkiak eskaintzen ditugula astelehenetik asteazkenera. Hala, indartua gelditzen da Katakraken afaritarako eskaintza entsaladekin, ogitartekoekin, burgerrekin eta patatekin.

Horrez gain aste honetan hauxe izango dugu: Mahmoud Traore senegaldarra “Partir para contar” (Pepitas de calabaza 2014) liburua aurkezten bihar 19etan, ostegunean Enrique Cabezón eta Sonia Sanromán izango ditugu “Desdecir” eta “Anillos de saturno” liburuak aurkezten.

Imagen:
27/05/2014
Cuerpo:

Mentalgintzako kideok!
Hiru albistetzar dauzkagu: batak liburuekin du zer ikusia eta beste biek ikus entzunezkoekin!
Ostiralean hasiko da Liburu azoka Gaztelu plazan. Katakrak Liburuak hantxe izango da, Txapitela kaletik gertu eta %10eko deskontua egingo du gau eta eguneko liburuen eskaintza finean. Haur handi eta heldu txikientzako hautua egongo da. Komikiak eta saiakera. Eleberriak eta poesia ekain eguzkitsu honetarako. Postua 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astean zehar eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era asteburuetan.
Bestalde Telezelulosa aurkeztu nahi dizuegu: kamera bat, mikro bat, 3 homo sapiens sapiens eta musika heavya eta klasikoa. Tramankulu hau egiteko Katakrak-eko, Eguzki Bideoak-eko eta MakusiTV-ko kideek hartu dute parte.
Gainera, asteon izango da René Petiten amesgaiztoak dokumentalaren estreinaldi mundiala. Orain urte betetik Eguzki bideoak ekoizten ari den ikus entzunezkoa.
Astero bezala ekitaldi asko erabilera anitzeko aretoan: 28an 18:00etan Euskalerria irratiak zuzeneko irratsaioa egingo du (elkarrizketak, kontzertu txikiak), egun berean 20:00ean Louise Micheli omenaldia egingo diote, ostegunean Joxemi Zumalabeko kideek Dabilen harriari goroldiorik ez liburu aurkeztuko du, larunbatean The Acoustic Bandwagon Revue joko dute 19:30etan.

 

goroldiorik ez liburu aurkeztuko du, larunbatean The Acoustic Bandwagon Revue joko dute 19:30etan. 1. Bideoa:

2. Bideoa:

3. Bideoa:

Imagen:
20/05/2014
Cuerpo:

Bost hilabete pasa dira Potemkin Filmotekako pelikulak geure apalategietan daudela, baina hurrengo ostiraletik aurrera zeuen etxean ikusi ahal izanen dituzue. Maiatzaren 23an Katakrakeko filmotekako alokairua zabalduko dugulako bazkide eta tarifa mota ezberdinekin. Pelikula horiek etxera eramaten lehenak izan nahi baduzue ostiralean 20:00etatik aurrera bigarren solairuan espero zaituztegu ardo bat eskutan.

 

Subtitulo: 
Potemkin
,

Asteazkenean, maiatzak 21ean, Venezuelako brigada bat etorriko da 1999an Hugo Chávezekin batera hasi zen iraultzaren berri ematera arratseko 19etan. Ostegunean, maiatzak 22an, La baldosa flotante-k kontzertua eskainiko du. Ostiralean Irakurle taldea izanen dugu Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin (Susa) liburu internazionalaz jarduteko (Arturo Ambrogi, Pedro Rivera, Sergio Ramirez, Ngugi wa Thiong’o, Chinua Achebe, Alex La Guma, Bui Hien, Nguyen Sang). Larunbatean poloniatik etorriko dira nulka eta Jaszmurka artistak Scrap booking ikastaroa eskaintzera goizeko 10:30etatik aurrera. Ikastaroa egin nahi baduzu eman izena scrapbooking@thebalde.net helbidean. Larunbatean berean, arratseko 16:30ean Ekonomia kritikoaren taldean David Harvey-ren Metaketa kapitalistaren geografia: teoria marxistaren berreraikuntzari buruz ariko gara. Horrez gain Makusiko kideek Copy-left jaia antolatu dute egun osoan zehar Kantinan: 12etan La Furia eta gauean jaia 00etatik aurrera Sustraian Records.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Seccion: 
Actos
Imagen:
06/05/2014
Cuerpo:

Asteartean Silvia Federici (Parma, Italia 1942) izanen da geurean. “Caliban eta sorgina: emakumeak, gorputza eta jatorrizko metaketa” (TdS 2004) askapenaren bestsellerra idatzi zuen. Honakoan “Iraultza zero puntuan: etxeko lana, birsorketa eta borroka feministak” (TdS 2013) aurkeztuko du, 1975 eta 2010 urteen artean izkiriatutako artikuluen bilduma bat.

Subtitulo: 
Silvia Federici
,

Ostiralean Astrako kideak etorriko dira Gernikatik haien proiektu sexy eta eredugarria aurkeztera. 19etan terrazan egonen dira aurkezpena egiten, Iruñeko mugimendu sozialetako kideek ere, labur azalduko dituzten haien eremuetan egiten dituztenak.

 

Subtitulo: 
Astra Gernika
,

Además esta semana tendremos: el 14 de mayo José Ramón Zabala (El exilio literario de 1939) para terminar con el ciclo “Horizontes alambrados”; el 15 de mayo un debate organizado por ATTAC Navarra (La Europa del capital frente a la Europa social) con representantes de EH Bildu, Equo, I-E y Podemos; el 16 presentarán Arterra Bizimodu y el sábado 17 habrá un acto para apoyar el docu “Sagarra jo” del grupo de folk Kalakan que acompañó a Madonna en su última gira.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
,

Asteon geure gosariak aurkeztu nahi dizkizugu. Aurki presentzia grafiko handiagoa izanen dute kafetegian. Bitartean, jakizu goizeko 8etatik bazkal ordura arte dasta dezakezula etxeko pastelgintza, Valentziako laranja ekologikoekin egindako zukua, Atarrabiako opilak, Lakabeko gailetak, bidezko merkataritzako infusioak eta kafeak, esne ekologikoak (behi-arroz-olo-soja esneak) eta Uxueko ogiarekin egindako txigorkiak.

Asteon zizka mizka berri bat aurkeztu nahi dizugu. Larunbat eguerdietan PORRUSALDA BASATIA frijitua izanen duzu: porrua, azenaorioa, patata eta zilantrozko saltsa minarekin egina

On egin!

Subtitulo: 
Gosariak
Imagen:
06/05/2014
Cuerpo:

Atzo hasi zen astea eta "Txarrantxen arteko ortzemugak" zikloa abiatu zen Josu Chuecaren hitzaldi batekin. Gaur sesio bikoitza izanen dugu: Jesús Egiguren eta Patxi Zabaletak "Euskal Herria: por un nuevo nacionalismo, vasquismo y navarrismo" liburua aurkeztuko dute 19etan eta 21:30ean euskal gatazkako azken negoziazio prozesuari buruzko "De Txillarre a Aiete" dokumentala. Bihar Euskal Jairi buruzko kafe solasaldia egonen da "Zer izan zen Euskal Jai zuretza?" izenarekin 19etan. Ostegunean "Txalaparta eta kirikoketa" hitzaldia eskainiko dute Juan Mari Beltranek, Xabi Torresek eta Joseba Ozkoidik. Ostiralean Raymond Peñalbak "Txarrantxen arteko ortzemugak" zikloaren baitan betiereko erbesteratuei buruz hitz egingo du 19:30ean. Larunbata goizean hilerokoaren zikloari buruzko hitzaldia egonen da 11:30ean eta Santiago Alba Ricok gaur egun ezkertiarra izateari buruz jardungo du 19etan.

Horrez gain, terraza zabalik izanen dugu gaurtik aurrera uda guztian zehar. Zeure freskagarria, infusioa, kafea edo konbinatua edan dezakezu bertan, cookieak edota bizkotxoak jan. Liburu dendako ordutegia izanen du 9:30ean hasi eta 21ak arte.

Liburu artean ikusiko dugu elkar!Ezagutu geure terraza

Imagen:
28/04/2014
Cuerpo:

Ekitaldi saldoa izanen dugu asteon: Pedro Otaduyri buruzko liburu baten aurkezpena, aitatasuna eta maskulinitateari buruzko hitzaldi bat, desagertuei buruzko beste hitzaldi bat Fernando Yánez Muñoz tarteko eta antzezlan txikien bilduma bat. Begiratu geure egitarau zibernetikoa!Ostegunean itxita egonen gara, kantak dioen bezala Maiatzaren lehena izanen delako. 9:50ean Bizifestazioa aterako da Antoniuttitik.Horrez gain proiektu sexy bat sustengatzeko diru bilketa berri bat aurkeztu nahi dizugu, Eguzki Bideoak-eko eta Nodo50-eko kideek jorratua: MAKUSI.TV. Jarraian duzu MAKUSI.TVko kideek idatzitako deialdia.Datorren astera arte!Katakrak.

,

MAKUSI.TV-ren txanda

Aste honetan Eguzki Bideoakek eta Nodo50ek crowdfunding dirubiltze kanpaina abian jarri dute www.makusi.tv interneten bideo plataformarako.

Bere jaiotzatik, Eguzki Bideoakeko lagunak aitzindariak izan dira. Aurten, 20 urte bete dira bideo kamara eskutan kaleetara irten zirela Iruñerriko eta Euskal Herriko mobilizazioen jarraipena egiteko asmoarekin. Orain dela zortzi urte, bere kideetako batzuk banaketa etxea sortu zuten, Euskal Herrian eta Estatuan erreferente bakarra jarduera horrekin eta nazioarteko mailan lan ugari eman duena. Dokumental politikoak eta sozialak jorratu dituzte eta Creative Commons lizentziapeko lanak banatzeko joera izan dute.

Gaur egun paradoxa batek bizi gaitu: ikusentzunezko ekoizpenen kontsumoa handitzen ari da, ez ordea ekoizpen horien euskarri fisikoak (CD, DVD, …). Horregatik Eguzki Bideoakek internetera jauzi egingo du plataforma berri batekin. Plataforma ez da mugatuko bideoen katalogo bat izatera, sortzaileen eta eragile sozialen topagunea bihurtzea du xede. Makusi.tv bideoak partekatzeko guneak dokumentalak ikustarazteko balioko du; ikusentzunezko kultura sustatuz. Plaza ireki bat izanen da, sare sozial bat elkarlana eta hedapena erraztuko duen komunitatea sortzen lagunduko duena, beti ere lizentzia askeen oinarritutako ekoizpenen alde.

Instituzio boteretsu baten sustengurik gabe egin nahi dugu. Anbizio handiko egitasmo hau gizartearen laguntzarekin aterako da aurrera zerbitzari eta tresnak eskuratzeko behar diren finanziazioak biltzeko gai bagara. Gainera independentzia eta autonomia digitala bermatu ahal izango dira. Ildo honetan, beste aitzindari batzuen laguntzarekin kontatzen du proiektu honek: nodo50 eragile sozialei zuzendutako zerbitzu telematikoak eskaintzen duen taldea hain zuzen. Orain dela hilabete batzuk Sueziara eraman ditu bere zerbitzariak Banhof erakundearen babesean, Banhof interneteko askatasunen aldeko eragilea da. Bertan kalitatezko bideoak zerbizatzeko xedea dugu, eta erabiltzaileen eskaera ugariei erantzuteko kapazitatea eskaintzeko ere.

Crowdfunding-en beste kanpainekin gertatzen den moduan, gutxieneko batzuk bete behar dira urte beteko lana ondo bururatzeko. Horretarako dei egiten dugu maiatzean abiatzen den finantzazio kanpaina honetan egitasmo honi sustengus erakutsi nahi duenari parte har dezala, eta bide batez egitasmo honen konplizeak izan zaitezte: Amestu, Grabatu eta Banatu!

Imagen: