Atlantiko beltza: musikari eta eraldaketari buruzko ikastaroa
2016/01/09
Gabonetako gehiegikerien ostean azukreen, gatzen eta liburuen metabolizazioa: hasi da urtarrila. Eta hegan egiteko formazioa eta eztabaida eskaintzen dizugu. Musikaren eta komunitatearen eraldaketari buruzko ikastaro bat, hain zuzen: ATLANTIKO BELTZA: esklabutzako musikak, erresistentziako musikak. Bertako eta nazioarteko gonbidatuak izango ditugu: Víctor Lenore, Isidro López, Ricardo Hernández, Aritz Ibañez, Ion Celestino, Xarra (Gaztelupeko Hotsak), Itsua (Beat Salad), Lando Stone (Cherry Boppers), Ion Marti (Sustraian Records), Irene G Rubio, Camila Monasterio, DJ Reimy,: Mosto (Raperos de Emaus), Ada (Benation), Oroel Otal (The Titanians).
Ikusi hitzordu guztiak gure webgunean eta eman izena interesatzen bazaizu
Erreseina: HIJOS DE LA NOCHE
2014an argitaratu zuten HIJOS DE LA NOCHE (Santiago López-Petit, Bartzelona, Bellaterra, 2014) eta beharrezekoa iruditzen zaigulako iruzkintzen dugu orain.
Audioak
Luis Soldevila Radio Euskadiko Iflandia saioan egon zen Iruñeko Erregeen desfilearen egunean. Azken kapituluak gertatu aurretik izan zuen solasaldia Félix Linaresekin baina, halere, gaurkotasunezko gogoetak plazaratu zituen: Betuiezko Baltasar.
Egun berean, ordu batzuk lehenago, Iñaki Redín irrati kate berean egon zen COMICREANDO liburua aurkezten. Proiektu gomendagarria zinez, horrez gain Hiperaktibitatearen gaitzari buruzko gogoetak egin zituen.
Juan Etxenike DJ ZORBA Euskadi Irratiko Hiri gorrian saioan egon zen luze eta zabal egungo Greziako musika jartzen.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:





