Salgaien zerrenda

Black Fermin 2017: jan edan eta lo

2017/07/01

Ekaina amaitu zaigu. Eta ikasturtea. Eta heldu da festa. Eta festa hauetan nahi genuke urte osoan zehar gozagarriak zaizkizunekin ere goza dezazula. Lagunartearekin, gastronomiarekin eta musikarekin.

Beraz. Azalduko dizugu, materialki, aurtengo geure eskaintza zein den. Eguna hasteko hamarretakoak 9:30etatik 11:00etara (zizka mizkak -patatak + babarrun zuri nafarrak + arrautza frijituak- eta arrazioa aukeran -pistoa, urdaiazpikoa tomatearekin, arkumea, txistorra) 16€ren truke.

14:00etatik 16:00etara bazkariak: partekatzeko sarrerak (salmorejoa + piper gorri konfitatuak + gazta freskoa sandiarekin + entsalada) eta hautatzeke arrazioa (nafarroako babarrun zuriak, kuia eta perretxiko rissottoak, txekorra saltsan, eguneko platera 24€ren truke.

21:00etatik 24:00etara ogitarteko hotzak eta beroak (6€) eta hanburgerrak (Askatasuna, etengabeko borroka bat; La radicalidad del amor; Nagusia kanpoan bizi da: et alii.).

Eta asteburuko gauetan eta 14aren bezperan beltzez jantziko gara Black Ferminerako: munduko musikak tokiko DJekin.


«Nagusia kanpoan bizi da» BERRIAn, INFO ZAZPIn eta ETB1en

Duela hamar egun Nagusia kanpoan bizi dari buruzko erreportaia egin zuen Mikel Lizarraldek BERRIAn Iñigo Aranbarriren ideiak bilduz. Gainera, Hiromi Yoshida, itzultzailea, luze eta zabal izan zen INFO ZAZPI irratian Kobayashiren nobelei buruz, Japoniako literaturaz eta artxipielagoko abagune sozialaz.
Eta asteazkenean Nerea Fillat eta Hedoi Etxarte Bilboko EiTBren egoitzara joan ziren Ilaski Serranorekin argitaletxeaz, Katakraken hiru urteez eta euskarazko nobedadeez hitz egitera.

Eduardo Irujoren gomendioa: «Hozuki, la librería de Mitsuko»

Eduardo Irujok Hozuki, la librería de Mitsukoren iruzkina egin du. Hau da uda honetan gomendatzen dituen lau liburuetatik bat. Datorren astean beste hirurak.

Ander Izagirre «El siglo de Luis Ortiz Alfau»

Ander Izagirrek El siglo de Luis Ortiz Alfau aurkeztu zigun, telefono bidezko Luisen hitzartzea barne.

«Sigue adelante»ri iruzkina

Sigue adelantek bere lehenego iruzkina jaso du: EL SALTOn Andrián Bernalek egina.

Jon Maia DIARIO DE NOTICIASen

Jon Maia eta Julio Soto Berriak jaio ginen aurkezten izan genituen eta DIARIO DE NOTICIASek berria jaso zuen.

Historia eta didaktika kritikoa

Jada entzungai daukazu Koldo Larrearen, María Engracia Martínen, Patricia Amigoten eta Laureano Martínezen hitzaldia, Juan Mainerrekin batera.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Wonder Woman

,

19,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

BERRIAK JAIO GINEN

,

20,00 €

Badugu

Cuatro vientos en contra

,

24,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

EL AÑO I DE LA REVOLUCIÓN RUSA

,

22,00 €

Badugu

EL SILENCIO DEL OLVIDO

,

15,00 €

Ez dago eskuragarri

La casa grande

,

17,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan