Salgaien zerrenda

Laurent Bonelli + Terexkova + Fiskalitatea + Dokumentala

2015/11/16

Paris, Tinbuktu, Alepo. Gerra mundu osoan da eta pentsatzea ezinbestekoa: zertan dira gure herrietan egiten diren armen industriak, ze harreman dute geure erakundeek Ekialde hurbileko eta Afrikako sarraskiekin, nor ari da eztaidetan indartzen.
Parisko atentatuen hurrengo egunean Tariq Alik gogoeta llaburra egin zuen honen inguruan eta guk geure blogean euskaratu genuen Estatu Islamikoa Parisen. Egunotan gertatzen denari liburu askok erantzuten diote. Esaterako, asteon aurkeztuko du zigorraren kulturaren aurkako jardunaldien baitan Lohitzune Zuloagak El espejismo de la seguridad ciudadana liburua. Gerra elikatzen duen gerraren garaian zigorrari buruzko ikerketa bat. Bide beretik doa, larunbatean goizeko 11etan Iratzar Fundazioak antolatu duen hitzaldia ere. Frantziatik etorriko da Laurent Bonelli sekurokraziaz eta «terrorismoaren kontrako borrokaz» hitz egitera.
Bi ekitaldi hauez gain beste 7 izango dira asteon: begiratu egitarauko hitzorduak.


Terexkova: garagardo berria

1963ko ekainak 16an abiatu zen Vostok 6 espaziontzia Valentina Terexkovarekin (Валенти́на Влади́мировна Терешко́ва): kanpoko espaziora bidaiatu zuen lehenengo emakumea zen.
Sobietar kosmonautan oinarrituta egin dugu geure Txela berria. Belgiar estiloko garabardo bat, negurako pentsatua, gozoagoa eta ilunagoa. Iruñerrian garaiotan dugun ganduarekin edateko.

Akuirekin garagardo dastatzea

Asteazkenean 20etan Akuirekin egingo dugu hileko garagardo dastatzea. Gogoan izan izena eman behar dela garagardotegia@katakrak.net helbidean edo 948 225520 telefonoan.

Fiskalitateari buruzko mahai-ingurua

Klasiko herrikoi bat izaten da Aldaketa sozialaren aldeko asanbladak eztabaida bat antolatzen duenean. Honakoan gai nagusia fiskalitatea eta iruzurraren kontrako borroka izango da. Mahai-ingurura Jokin Castiella (Geroa Bai), Maiorga Ramírez (EH Bildu), Fátima Andreo (Ahal Dugu) eta José Miguel Nuin (Ezkerra) etorriko dira.

Paul Valery poesiari buruzko irakurle taldean

Ostiralean 19:30ean hileroko poesiaren solasaldiaren hitzordua izango da. Hogeigarren mendeko klasiko bat izango dute mintzagai: Paul Valeryren itsas hilerria.
Irakurtzeko garaitz zabiltza. Zatoz!

Erreseina: POR CUATRO DUROS

Asteon, gure blogean, Por cuatro duros liburuaren erreseina jaso dugu (Barbara Ehrenreich: Madrid, Capitan Swing, 2014). Egunerokotasunezko gaia, AEBetatik etxera ekarria.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

SUMISIOA

,

19,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

EL DIARIO GATUNO DE JUNJI ITO

,

8,00 €

Ez dago eskuragarri

Sentido común, simulación y paranoia

,

8,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Cómo ser grosero e influir en los demás

,

19,90 €

Eskuragarri 7 egunetan

De Rerum Natura 6

,

19,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan