Salgaien zerrenda

Menua! Pintxoak! Plantxa! Hasi da jokoa!

2019/11/01

Sei esku, hiru buru eta hiru valentziar bihotz dauzkagu Katakrakeko sukaldean. Eta nabarmena da. Usaindu daiteke. Eta jendea dastatzen hasi da. Klasiko herrikoiak, astean zeharreko eta larunbatetako menuak, atzerriko errezetak tokiko produktuekin, exotikoari uko egin gabe (bai, granada eta aguakatea jango duzu, adibidez).

Eta molde berriekin ere ari gara: Italiako sukaldaritza tradizionala, leihotik begiratu eta jakiak eguraldiaren arabera moldatzen ditugu (azken aldian oso zoro dago eguraldia, beldurgarria da), arratsalderako pintxo berriekin ari gara eta gozogintza fintzeari ekin diogu ere bai. Eta abendutik aurrera, neguko menu berezia itzuliko da (ADI, AURREZ GORDE!). Zentzuzko mestijaia, Mediterranioko ukituarekin.

Basa da, goxoa da: hasi da jokoa!


«La creación de la conciencia feminista» THE NEW YORK TIMESen

LA CREACIÓN DE LA CONCIENCIA FEMINISTAk interes handia sortu zuen ingelesez argitaratu berritan. Ikerketa mardula zuen, eta xehe egindako azterketak, hala jaso zuen 1993ko THE NEW YORK TIMESen liburuen gehigarrian Katherine Gill-ek.

«Izuaren osteko gogoeta» DIARIO DE NOTICIASen

Joan den astean IZUAREN OSTEKO GOGOETA (Katakrak 2019) aurkeztu genuen Karrikiri liburu-dendan: Miren Mindegiak Pello Agirre itzultzailearekin erreportaia egin zuen joan den larunbateko DIARIO DE NOTICIASen.

«Sorginak, emaginak eta erizainak» GARAn eta BERRIAn

Aurkeztu diogu prentsari SORGINAK, EMAGINAK ETA ERIZAINAK eta jada irakurgai daukazu Amalur Artolaren pieza GARAn eta Itziar Ugarterena BERRIAn.

Audioa: Xabier Arrizabalo «Enseñanzas de la Revolución rusa»

Duela pare bat aste etorri zitzaigun Xabier Arrizabalo Enseñanzas de la revolución rusa aurkeztera,entzungai daukazu aurkezpen hura.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Miñan

,

17,50 €

Badugu

Dominación sin hegemonía.

,

20,00 €

Badugu

Cuando ya no puedes más

,

18,00 €

Badugu

No eran trabajadoras solo mujeres

,

14,00 €

Badugu

La dinámica de la revuelta

,

10,00 €

Badugu

JOANA MAIZ

,

16,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan