«Navarrismo Pop» iritsi da
2017/12/02
Ez da sarritan aztertu navarrismoaren eboluzioa eta kultura herrikoiean izan duen lotura, sortu duen iruditeria. Ricardo Feliuren Navarrismo pop saiakerak klabe nagusi batzuk ematen dizkigu egungo nafarroa ulertzeko: identiateen arteko talkak, Osasuna, Xabierko Frantzisko, Indurain.
Durangora nobedadeekin
Abenduaren 6tik 10era izango da Durangoko Azoka. Hara joango gara geure azken liburuekin: Sergei Dovlatoven Filiala nobelarekin eta Silvia Federicik idatzi berri duen –eta oraindik ingelesez ere ez dagoen– Soldataren patriarkatuarekin. Horrez gain udaberrian argitaratutako Takiji Kobayashiren Nagusia kanpoan bizi da eta Robert Menasseren Europar mezularia ere izango ditugu. Baita gaztelaniaz argitaratutako liburuekin ere.
Kasu Ahotseneako aurkezpenei: abenduaren 6an 13:30ean Europar mezularia aurkeztuko dugu, 7an 18etan Soldataren patriarkatua eta 10an 13etan Filiala. Erdu!
Eduardo Irujoren gomendioa: «El carruaje fantasma»
Eduardo Irujok El carruaje fantasma gomendatu zuen INFO ZAZPI irratian.
Rosa Cobo BERRIAn
Berriki etorri zen Rosa Cobo prostituzioaz hitz egitera eta Ion Orzaizek elkarrizketa egin zion BERRIAn.
Donostia eta Bilboko gentrifikazioaz DIARIO DE NOTICIASen
DIARIO DE NOTICIASek erreportaia egin zion Bilbo eta Donostiako auzokideen hitzaldiari.