Rainbow Warriors + Osasunaren desjabetzea + Futbolari buruzko jardunaldiak
2015/05/18
Astelehen berri bat heldu da kale Nagusira ere. Atzean geratu zaigu, adibidez kontzientzia eragozpenari buruz egon zen mahai ingurua Rosana Triviñoren El peso de la conciencia liburuaren inguruan.
Kaputxatutako gizonen kolpeekin hasi da astea Gasteizen «donde se hace la ley» Itxaro Bordak Potato parafraseatzen duenean bezala. Hiru pertsona atxilotu tortura pean egin zituzten adierazpenengatik. Aste berean NBEk Espainiako ERreinua seinalatu du torturaren aurkako neurriak ez dituelako hartzen. Europan preso gehien dauden lekua da, proportzioan lege hauste gutxien badaude ere. Ekitaldien aldetik, aste hau lasaiagoa izango da.
Baina hartu denbora irakurtzeko lasai, asteon La Casa Rojaren txanda izango da baina datorren astean Komikiak for dummies taldea egongo da, eta Ivon Andritx eta Varoufakis. Gainera indarrak hartu ze Futbola ere lapurtu ziguten jardunaldiak izango ditugu, futbola eta egungo gaiak uztartzen dituzten jardunaldi oso batzuk.
2 liburu aurkezpen
Astelehenean 19etan Maite Momók Rainbow Warriors liburuaz hitz egingo digu, Greenpeaceren itsasontzi mitikoei buruz.
Ostegunean 19etan Mercedes Pérez eta Juan Gervás etorriko dira. Los expropiadores de la salud liburuaren egileak: gorputza, osasuna eta gaixotasunari buruzko gogoetak izango ditugu.
Louise Glück poesiaren irakurle taldean
Ostiralean 19:30ean La Casa Rojaren hileroko hitzordua izango da. Honakoan El iris salvaje izango dute solasgai Louise Glückek idatzia.
Futbola ere lapurtu ziguten.
Guztiaren gainetik dago futbola: astelehenetako albistegietan, asteburuko egunkarietan. Eta orain baita gizarteari edo ekonomiari buruzkzo albisteetan. Burbuila bat izan du futbolak, adreiluaren burbuilari oso lotua. Jardunaldi hauetan horrek guztiak izango du lekua, ikuspegi kritiko batekik, bertako eta nazioarteko ikuspegitik. Oraina eta lehenaldia. Beste futbol batzuk ezagutuko ditugu, luxuzko 3 dokumentalekin.
Gonbidatu dezente egongo dira, besteak beste hauek: Jone Goirizelaia, Eva Blanco, Maider España, Angel Cappa, Bittor Alkiza, Endika Guarrotxena, Iñigo Arza, Oier Sanjurjo, Javier Bikuña, Joan Bosch, Rafa Aguilera... Hemen egitaraua osorik: http://www.katakrak.net/eus/ciclo/futbola-ere-lapurtu-ziguten