Salgaien zerrenda

«Sorginak, emaginak eta erizainak» jada plazan

2019/10/26

Barbara Ehrenreich eta Deirdre English gazte-gazteak ziren Sorginak, emaginak eta erizainak argitaratu zutenean. Panfleto bat izan zen hasieran, genero horren onenarekin: hipotesi ausartak, originalak, azkarrak, jauziak, ilustrazioak. Eta aldatu zuten sorgin-ehiza ulertzeko modua, eta azaldu zuten botere ekonomikoen, erlijiosoen eta politikoen aliantza jende xeheak bere gorputzen gain zuen jabetza gal zezan.

Holaxe. Ohore handia da liburu hau ekartzea, beren beregi Silvia Federicik egindako sarrera batekin, Koldo Atxagak irudiak berriz landuta eta Maria Colera Intxaustik itzulita. Asteazkenean 11:15ean Donostiako liburutegi nagusian aurkeztuko dugu.

Honez guztiaz gainera, gogoan izan areto nagusian Trixerten erakusketa daukagula (azken astea izango da): ederra da, zatoz.


«Arimaren etorkizuna» GARAn eta DIARIO VASCOn

Oihane Larretxeak erreportaia egin zuen GARAn Eva Illouzen Arimaren etorkizunaren aurkezpenari buruz eta Nerea Azurmendik DIARIO VASCOn egin zuen.

Iflandia: Liburutegiak, superbotereak eta matxinadak

Aste honetan izan zen Liburutegien eguna eta Yamaguchiko liburutegiko lagunen solasaldira joan zen German Esparza Walden, Chundarata eta Menades-ekin batera. Astelehenean gai bera hartu zuen solasgai Luis Soldevilak RADIO EUSKADIko Iflandia saioan: liburuak eta matxinadak, entzun!

Audioak: Sabina Urraca, Rosario Villajos, Cristina Fallarás eta Florencia del Campo

Entzungai daukazu Letrazaurituak jardunaldietako laugarren saioa Sabina Urraca eta Rosario Villajosekin. Baita bosgarrena ere Cristina Fallarás eta Florencia del Camporekin ere.

«Feminismoa denon kontua da» GAZTEZULOn

Maitane Legarretak bell hooks-en FEMINISMOA DENON KONTUA DA gomendatu zuen, besteak beste, GAZTEZULO aldizkarian. Ez ginen apirilean konturatu eta orain berreskuratu dugu gure blogean.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Iturria

,

19,00 €

Badugu

El coste de vivir

,

16,90 €

Badugu

Mercy, Mary, Patty

,

17,90 €

Badugu

Agostino

,

16,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Etxeak eta hilobiak

,

24,50 €

Badugu

POESÍA Y PODER

,

14,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan