Ikasketa zentroa
Katakrakek prestakuntzara eta ikerketara bideratutako egitura sortzearen aldeko apustua egin du. Praktikan honakoa da gure helburua: gure irakurketa-ikastaro eta -taldeen eskaintza handitzea eta hobetzea, ikerketa militanteko testuak idaztea eta argitaratzea.
Gizarte-zentroen, liburu-denden eta politika-argitaletxeen sare zabal bati lotutako lana da, urteak baitaramatzate prestakuntza politikoaren eta gizarte-emantzipaziorako baliagarriak diren jakintzak bateratzearen alde lanean.
Martxoak 20 Astelehena -tik Maiatzak 15 Astelehena -era
Zer gertatzen da kapitalismoarekin? Denek dakite ez dagoela osasun onean. Hala ere, zaila da diagnostiko konbentzigarriak aurkitzea. Inork ez du gehiago sinesten esan zigutena: aukerarik onena zela. Eta dena gorabehera, hor jarraitzen du, gaitzez beteta, aintza baino min gehiagorekin baina ukiezin.
Martxoak 17 Ostirala -tik Martxoak 25 Larunbata -era
«Bi aukera ditugu aurrean: uko egitea aurreko belaunaldiek irabazitako bizi eta lan baldintzei eta lorpen politikoei, edo kontraeraso zabalean antolatzea.» Leslie Feinberg
Otsailak 15 Asteazkena -tik Martxoak 22 Asteazkena -era
Batzuetan edozein liburu irakurtzen ari zara eta kontzeptu marxistak topatzen dituzu. Gertatzen da, adibidez, geografia, feminismoa, hezkuntza, estetika, kultura, historia eta psikologia bezalako hainbat esparrutan eta Harvey, Federici, Bourdieu, Benjamin, Adorno, Thompson, Luxemburg edo Vigotsky bezalako egile garrantzitsuekin.
Urtarrilak 30 Astelehena -tik Martxoak 13 Astelehena -era
Hezkuntza berdintasunerako tresna gisa aurkezten zaigu normalean, aurrerapen sozialerako aukeren eremu bat non, prestakuntzaren eta esfortzu pertsonalaren bitartez, edonork bere patua finkatu dezakeen. Baina benetan funtzionatzen al du horrela? Hezkuntza sistema desberdintasun sozialak murrizteko edo, hobeto esanda, sendotzeko diseinatuta dago?