Gizarte ekimenezko kooperatiba bat gara. Geure proiektuak garaiko produktuak sozializatzen ditu, ahal dela gertukoak eta ingurugiroa errespetatzen dutenak ekoizpenean, banaketan eta lanketan. Ekoizle txikiekin lan egiten dugu, kooperatiba sozialekin, baita familia negozioekin ere. Geure kafea, adibidez, bidezko merkataritzakoa da, geure infusioak Alacantekoak dira eta ekologikoak, geure esnea Baztangoa da eta ekologikoa eta geure ogia Uxueko artisaua da. Auzoko bizitzarekin eta hiri ereduarekin errespetutsuak izaten ahalegintzen gara: dinamizatzen dugu deskantsurako eskubidearekin talkarik egin gabe.
Egunez
Egunak gosariekin hasten dira Katakrakeko kantinan, goizeko 10etan zabaltzen ditugu ateak astelehenetik larunbatera. Laranja ekologikoekin egindako zukuak, bizkotxoak, etxeko cookiak, gaileta artisauak, pintxoak, kroketak eta bermuta.
Eguerdian, astelehenetik ostiralera eguneko menua daukagu, 12€an (menu erdia eta prekarioentzakoa aukeran). Etxeko janaria, produktu hautatuak. Larunbatetan menu zabala daukagu, lau lehenengo guztiontzat eta bigarren plater landuagoak, 20€an.
Gauez
Eguerdian, astelehenetik ostiralera eguneko menua daukagu, 13€an (menu erdia eta prekarioentzakoa aukeran). Etxeko janaria, produktu hautatuak. Larunbatetan menu zabala daukagu, lau lehenengo guztiontzat eta bigarren plater landuagoak, 20€an.
Taldeentzat
Eskaintza hauek osatzeko zeure neurrirako otorduak presta ditzakegu, bai areto Nagusirako baita jantokirako. Bertan egiten ditugun jakiak beste norabaitera eraman nahi badituzu hitz egin gure catering zerbitzuarekin. Idatziguzu kantina@katakrak.net helbidera edo dei gaitzazu 948 225520ra.
Tokia hartu
Bazkaltzeko edo afaltzeko tokia hartu nahi baduzu dei ezazu 948225520 telefono zenbakira.