Epeldu gurina erabat bigun dagoen arte, baino kolorea aldatu gabe. Gehitu arrautza eta azukreak eta nahasi. Irina, bikarbonato pixkat eta bainillaren ale baten barneko mamia batu eta nahastu orearekin, irabiatu gabe. Azkenik txokolatea eta intxaurrak bota.

60g inguruko pilotatxoak osatu eta labeko paper baten gainean jarri, elkarri banatuak eta pixkak zapalduak. Aurreberotu labea 200ºCtara eta 10minutuz egosi gailetak kolorea pixkat aldatzen duten arte. Gailetak urtu eta zabalduko dira dexente. Ikutu gabe hozten utzi eta gogortu direnean, on egin!

250gr gurin
125gr azukre txuria
125gr azukre beltza
Arraultz 1
320gr irin
200gr txokolate
100gr intxaur
Bainila ale
Bikarbonato
Tipo receta: 
Repostería