6012

13,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

6012

ISBN 978-84-9109-215-5
Orriak 96
Urtea 2018
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

1978ko martxoaren 28a. Gau erdian, T.-tik pasatzen den 6012 zenbakidun merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra duen bonba bat. Lehen azterketen arabera, zisternak lehertzeko arrisku handiak ditu. Ezin liteke bertatik milimetro bat ere mugitu. T.-ko presidentearen agindupean, segituan jartzen dira martxan larrialdietarako gizatalde eta protokolo guztiak. Era berean, T.-ko biztanleriak laster jakiten baitu istripuaren berri, beldurra eta psikosia pizten dira herrian, kaos ezin esan ahalako bat....

Leer más

Agintari zein teknikoek lanean diharduten bitartean, T.-ko biztanle askok eta askok, izuak hartaraturik, beren etxeak uzteko erabakia hartzen dute. Egun osoa pasako dute trenbidean lanean, eta ilunabar arte inork ez du jakingo zisternarekin zer gertatuko den.
Garaiko giro politiko-sozial nahasi eta izugarriak ere berea jartzen du suspentseko nouvelle txundigarri honetan, pertsonaien arteko harremanak zipristinduz, batzuen makurrak eta besteen elkartasun sentimenduak bistaratuz.
Urte haietako fresko ederra.


Te puede interesar

Atertu arte itxaron

Katixa Agirre Miguélez

Euskalia

Mikel Alvarez Sarriegi

Karena

Alaine Agirre Garmendia

Animalia domestikoak

Esti Martinez Díaz De Cerio