Azken gutuna eta beste

Azken gutuna eta beste

Vasili Grossman

9,70 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Azken gutuna eta beste

ISBN 978-84-9746-283-9
Orriak 40
Urtea 2013
Argitaletxea Erein
Saila Narrativa Europea

Vassili Grossmanek ongi irabazia du bere tokia literaturaren munduan. Baina bata da irabaztea eta bestea, desberdina oso, irabazle maila hartzea. Bizia eta Patua besterik idatzi ez balu ere, irakurle guztion eskerrona eta atxikimendua lituzke; idazle garen guztion miresmena ere bai, maisu-lana baita, Tolstoiren Gerra eta Bakearen ondoan lasai eta batere bekaitzik gabe jar daitekeena. Hori guztia ez ezik, jende zintzo eta onaren bihotza ere badu irabazia, gizatasunaren neurriak (II. Mundu Gerraz geroztik) zehaztu eta argitu baititu berriro, eta ez zen erraza, eta ez da erraza oraindik, ikusiak ikusita. Aipatutako eleberria 1960an bukatu...

Leer más

zuen Grossmanek. Sémion Lipkine adiskide minari bidali zion ea argitara eman ote zezakeen jakin nahian. Erantzuna ezezkoa izan zen: ez zuten Sobiet Batasunean halako libururik sekula argitaratuko, ezta pentsatu ere. Grossmanek galdegin zion ea atxilotuko ote zuten, edo halako arriskurik ba ote zuen berak, liburua idazteagatik. Adiskidearen erantzuna laburra bezain gogorra izan zen: Litekeena da. Ikonnikoven gutuna eta Azken gutuna, Bizia eta Patuaren zati dira. Azken gutuna oso egiazkoa da. Grossmanen ama naziek hil baitzuten, bizi zen herriko judu guztiak bezala. Ama Birjina Sixtotarra, aldiz, liburuetan aurki ez daitekeen testua dugu; testu zoragarria. Vassili Grossman 1964ko irailaren 14an hil zen. Heriotza fisikoak bestelako heriotza ekarri zuen: ez zuten Grossmanen libururik argitaratzen, ez zen haren izenik aipatzen.


Te puede interesar

El Tour de Francia

Mario Fossati

La bastarda

Violette Leduc

Estupor y temblores

Amelie Nothomb