BASATZA

15,00 €

BEZa barne

Badugu

BASATZA

ISBN
Orriak
Urtea 2020
Argitaletxea Ataramiñe
Saila Poesía

Esku artean daukazuen liburuan dauden olerkiei, nire kaieretan geratu direnak gehitu eta espetxean sortu nuen egunkari “olerkitu” baten poema kopurua aterako zaizue. “Egunkari olerkitua” nire zigorraren azken txanpan osatu nuen, zehazki 2016/07/21-tik 2018/09/20-ra eta azken bi urtetan burua lepo gainean mantentzen lagundu zidan, horretaz zalantzarik ez izan. ...

Leer más

Espetxean 10 urte 6 hilabete eta 20 egun igaro nituen (2008/03/11-2018/09/20), horietako gehienak Galiziako espetxe batean pasa nituen, Pontevedrako probintzian, A Lama espetxean. Hortik liburu honen izena “BASATZA”, “A Lama”k galegoz basatza esan nahi duelako. Azpi izenburuak ez du azalpen handiegirik behar testuingurua kontuan hartuta. Esan dizuet olerki liburu hau “egunkari olerkitu” batetatik ateratako poemekin idatzia dagoela. Hain zuzen, idatzitako orri kopurua ikusita erokeri hutsa iruditu zitzaidan den denak argitaratzea. Zuekin nire parean dudan beirazko edalontziak daukan ura bezain gardena izanez, dena era naturalago batean burutzea hautatu nuen. Azken finean sarrera labur baina intentsu honen ostean irakurriko dituzuen olerkiak ez dira batere bereziak, zuetako edozeinen garunetik denboraren poderioz pasa ziren, diren eta pasako diren pentsamendu ezberdinak izan daitezke, tankera guzietakoak, onak, txarrak, alaiak, baldarrak, bihurriak… Ni, idazle izatera behartu ninduten eta pentsamendu sailkatu hauek nire modura, nire estiloarekin olerki bilakatu eta irudikatuak dira. Txantxetan esan dezaket esku artean duzuen liburua Espainiako gobernuaren opari bat dela –kar,kar,kar-. Bromak albo batera utziz, liburu hau askatasun garrasi bat da, niretzat ohore handia da berau zuen begien aurrean egotea eta baita ere nik sortu nuena bizirik dagoela jakitea. Liburua sei atal ezberdinetan eta aldi berean oso berdinetan banatzea erabaki dut, liburuaren hariak zentzu bat hartu dezan eta zuentzat, irakurleentzat, irakurtzeko errazago izateko. Esan dizuedan moduan olerki liburu honek ez du ospea helburu, bere jomuga zeharo ezberdina da, liburu honen funtsa, irakurleak momentu atsegin bat igarotzea da. Ohartzea gure kaskotik jaiotzen den edozein pentsamendu gauzatzeko gaitasuna dugun bitartean, gu geu garela geure buruen mugatzaile. Besterik gabe, bolaluma lurreratuko dut, nire kideez agurtuko naiz eta gaurko hegaldiari etenaldia emanen diot. Ez eten erabatekoa (ez okertu irakurle maiteok), gutxien espero duzuenean berriro ere nirekin hegaka egongo zaretenez. Hodei Ijurko Irotz


Te puede interesar

Jara Morta

Angela Segovia

El esplín de París

Charles Baudelaire