Hitzen ahairea

Hitzen ahairea

Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

Gotzon Barandiaran Arteaga

15,00 €

BEZa barne

Badugu

Hitzen ahairea

Zeri kantatzen diogu euskaldunok?

ISBN 978-84-17051-16-7
Orriak 184
Urtea 2018
Argitaletxea Susa
Saila Música / Contracultura

Ez da beti dirudien bezain dirdiratsua kantugileen eta idazleen arteko harremana, askotan deseroso, gehienetan korapilatsu... Elkar konpontzera behartutako anai-arrebak bezala jarduten dugu musikariok eta idazleok, gehienetan. Eta ez da ofizioen arteko ezinikusiak eragindakoa, ezta gutxiagorik ere, badira arrazoi funtsezkoagoak harreman hori baldintzatzen dutenak. ...

Leer más

Kantuaren eta poemaren arteko tentsioa da lehenengoa. Genero bezala oso ezberdinak dira bata zein bestea, sorkuntzatik beretik. Zer pentsa lezake, adibidez, kantua ezagutu ez eta, bestelako klabe kulturalik gabe, Artzeren Txoria txori lehen aldiz paperean irakurtzen duen euskara-ikasle literaturazaleak? Ez al zaio irudituko, euskaldunon ereserki ez-ofizial hori, balio literario gutxiko testutxo erraz eta gatzik gabea? Baina, era berean, zer pentsatuko du ikasle musikazaleak, kantu baten bila abiatu eta, haren bestelako erreferentziarik gabe, Gabriel Arestiren Josepa Mendizabal Zaldibian poema, letania errebesatu eta “free” samarra bihurtuta topatzen duenean Imanol Larzabalen ahotsean? Une batzuetan entzutea ere zaila gertatzen den kantu luzeegi, nahasi eta eroegia gertatuko zaio, eta ziurrenik lanak edukiko ditu baita kantua osorik entzuteko ere.


Te puede interesar

Flores para Lola

Vv.aa. Flores Para Lola

Diccionario de la música

Alberto González Lapuente

Disfrutar de la música

Forney, Machlis