Libertitzeaz

Libertitzeaz

Antton Luku

28,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Libertitzeaz

ISBN 978-84-7681-814-5
Orriak 496
Urtea 2014
Argitaletxea Pamiela
Saila Antropología

Garaztar guztien memorian Libertimendu ematera ateratzen ziren bolantak, inauterikari betidanik. Izen horrek libertitzea erran nahi du, jolastea, eta libertimenduak gure adimenean jostatze ausagailuarekin egiten du oihartzun. Lekukotasun zaharrek, ahozko zein idatziek, forma biziki ezberdinak azaleratzen dituzte: bolantak ez zebiltzan plazan bakarrik. Dudak dagozkigu, bizkitartean, eragileei buruz; rol ezberdinen arteko hierarkiak ez dira emanak, baina bolanta iturri guztietan dantzari ikusten badugu ere, pertsonaia horrek, bolantak, dantzaz haratago ez du deus erraten?

Dantza berrien sortzeko, zaharra aditu behar dela dio Juan...

Leer más

Antonio Urbeltzek, inkestak egin-eta bide horretan abiatuz gero, txirikordatu metaforen hondoraino jautsi behar dela, ipuin eta esapideak biluztu, estetika hori baldintzatzen duen zentzuaren bila.

Uzten badira bere gisa sailkapen berri edo arrotzak, hasten bagara begiratzen hori guztia ez antzerki edo dantza gisa, baina funtzio politiko-soziala zeukan artedrama baten eran, betikoak zaizkigun gure plazetako ekintzak pieza frango falta dituen puzzle baten hondarrak bezala ager dakizkiguke? Hasiz gero ikasten eta ikusten, berriz, gozamenarekin batera zentzu osatuago bat da arrasortzen.


Te puede interesar

Tristes trópicos

Claude Levi-Strauss

TIERRA DE LOS TROGLODITAS LA

Liegeois Jean Pierre

La pieza huérfana

Víctor Del Río