Ekitaldien zerrenda

Abenduak

13

Larunbata

12:00etan

The Big Free Tongue: Albura

Kontzertua


“hau da arbasoen etorkizunerako hotsa”

“gure hirian zuhaitzak hazten hasi dira asfaltoaren pitzaduren tartetik; jada ezta mehatxua, egia hutsa baizik”

Ion Celestino

Ana Maestrojuanen Tres arboles de piedra antzezlanerako soinu-gunea sortzeari esker heldu da diska honen asmoa. Mikroa irekita, lau musikari, zentzumen oro musika ahal den era egiazkoenean egitera emanik, etiketa eta mugarik gabe. Grabaketa apirilaren 17an izan zen Fredi Pelaezen Pottoko estudioetan. Nahasketa eta masteringa Josue Pascualek egina da.