Azaroak
21
Larunbata
19:00etan
Desobedientzia: elkartasunetik konpromisora
Euskal Herrian egindako azken greben harira, izugarria da atxilotutako, auziperatutako, isuna jasotako eta kondenatutako pertsonen kopurua; Nafarroan soilik, datuak sekulakoak dira: 74 atxilotu, 3 kondena sendo (16 hilabeteko kartzela-zigorra) hiru pertsonen aurka, 4 urteko kartzela-zigor eskaerak beste bost pertsonen aurka, eta, azkenik, 5.700 euroko isuna. Halaber, aurtengo urtarrilaren 10ean, pikete informatibo batean egotea leporatuta 18 pertsona epaitu zituzten Gernika-Lumon; 18 lagun horiei 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eskatzen diete, baita 6.000 euroko isuna ere bakoitzari. Bestetik, Bilboko Epaitegi batek urte bat eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ebatzi du bi gazterentzat, 2012ko martxoaren 29ko greban ertzainen bati eraso egitea leporatuta.
Ekintzaile begano bat atxilotu zuen GAR taldeak 2011ko ekainaren 22an, animalien eskubideen defentsan aritzen diren mugimenduen kontrako Estatu mailako ekintza errepresibo baten baitan. Behin-behinean espetxeratu zuten 19 egunez, eta gero behin-behineko askatasuna eman zioten, baina karguak egotzi; epaiketaren zain dago orain.
Azken urte hauetan berrogeitahamar kide antifaxista inguru komisaldegietatik edo epaitegietatik pasatu dira