Ekitaldien zerrenda

Abenduak

11

Osteguna

19:00etan

Energia eta krisia: petrolioaren gailurra eta bere ondorioak

Hitzaldia


Gure gizartea astintzen duen krisi ekonomiko globalaren ondorioz baliabide energetikoen eskasiaren arazoarekin topo egiten dugula gero eta pertsona gehiagok baieztatzen dute. Horien artean, petrolioak ezinbesteko garrantzi
kualitatiboa du. Izan ere, gure ekonomiaren egituraketa guztia sustantzia horrek duen aldakortasun eta balio energetikoari esker sostengatzen da. Gasa eta ikatzarekin batera, petrolioa mugagabeki erabili ezin dezakegun baliabide fosil mugatua da eta erauzte datuek petrolio gordinaren ekoizpenaren goreneko puntua gainditu dugula adierazten dute, hortik aurrera ekoizpenak ez duela gora eginen, alegia. Zer ondorio ditu horrek?

Ekonomia energiatik banaezina da. Ezin liteke hazkunde ekonomiko iraunkor izan, kontsumo energetikoa hazi gabe*. * Baina kontsumitzen dugun energiaren % 90 ez da berriztagarria eta ondorioz munduak argia bezain aipaezina den bidegurutze batekin topo egin du: etengabeko hazkundea ezinezkoa da.

Energiaren arazoaren garrantziak planeta osoko beste zonaldeekin ditugun
harremanetan arreta jartzea baliatuko duen analisi internazionalista bat
exijitzen du, baina, baita ere, tokian tokiko eremuetarik nahitaez
abaiatuko diren erantzunak planteatzera garamatza.

Hitzaldi honetan petrolioaren gailurra eta krisi energetikoa zertaz
diharduten eta gertakizun horien ondorio sozio-politikoez eztabaidatuko
ditugu.