Otsailak
10
Asteartea
19:30etan
Euskaraz, orain eta gero
(Aitziber Sarasola Jacaren omenez)
19.KORRIKA euskahalduntzeaz mintzo da. Gure gaitasuna erabiltzera gonbidatzen gaitu. Ahalegin horretan aritzen diren proiektu batzuei hitza eman, eta haien esperientzia lehen eskutik ezagutuko dugu.
-
TORTOTXIKI FUNDAZIOA (GARES)
Zer da? Zein da haien xedea? Zer suposatu du Garesko haurren artean?
-
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA
Ezagunak ditugu talde horren izenean hedabideen “gutunen atalean” argitaratzen diren idazkiak. Nortzuk daude horien atzean? Zein da haien jardunaren helburua?
-
EUSKALDUNEN BILTOKI ELKARTEA (TXANTREA)
Nola eta zertarako sortu zen euskaldunon elkarte bat Txantrea auzoan? Zein izan da haien ibilbidea? Zertan aritzen dira?
-
“UDALA ETA BIOK EUSKARAZ” EHE-ren DINAMIKA (AGOITZEKO EREDUA)
Zertan da ekimena? Agoitzen nola funtzionatu du? Eta hemendik aurrera?
-
ELAIDE
Helduen Euskalduntzea hauspotzeko Nafarroako Euskara Zerbitzuek abian duten egitasmo berria. Zertan da? Zein helburu du?
-
“ESKRZ BZ NY DT” AGENDA
Ezagutzen al duzue? Zer da agenda hori? Noiz eta nori bidaltzen zaio?