Ekitaldien zerrenda

Azaroak

16

Astelehena

19:00etan

Josune Aznarez «Uskararen eleak»

Liburu aurkezpena


Erronkariko uskara galdu zen arren, hainbat arlotan bizirik dirau; hala nola, toponimian eta oikonimian. Liburu honetan hirugarren eremu bat aztertu nahi izan du egileak: eguneroko hizkerarena, hain zuzen ere. Honela, frogatu ahal izan du erron-kariera Erronkaribarko zazpi herrietako gaur egungo jardunean eta elkarrizketetan etengabe agertzen dela. Hortaz, uskara horren oihartzuna diren eleak edo hitzak dira hemen aurkituko ditugunak. Eta ez horiek bakarrik; haiekin batera, ibar horretako jakinduria ere topatuko dugu, elkarrizketatuen testigantzei esker.