Ekitaldien zerrenda

Urtarrilak

25

Ostirala

20:00etan

Leslie Feinberg «Mari-mutil handi baten bluesa»

Irakurle taldea


«Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa», esan zuen Leslie Feinberg idazleak hilurren zela (Kansas City, AEB, 1949-Syracuse, AEB, 2014). Izan zen besterik ere: kazetaria eta fabrikako langilea; zuri antirrazista, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana. 1993an idatzi zuen lehen eleberria: Mari-mutil handi baten bluesa. Larrutik idatzia zuen nobela, baina ez da autobiografia. Ongi ezagutzen zituen istorioan protagonista direnen gorputz periferikoak, eta, hala idatzi zuen; erraietatik, baina diskurtso erabat politikoa eraikiz. Mina eta elkartasuna, biak ageri dira bizi-bizi nobelan, eta, orain dela 50 urte kokatutako eleberria izan arren, gaiak puri-purian daude gaur egun ere: genero aniztasuna, homofobia, indarkeria, arrazakeria...



Gomendatutako liburua: