Ekitaldien zerrenda

Martxoak

04

Ostirala

19:00etan

Paul Bilbao + Xabi Paya: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

Hitzaldia


Kontseiluak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua egitasmoaren baitan, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa osatuko du, hizkuntza aniztasuna babesteko, eta bakeari eta bizikidetzari ekarpena egiteko. Protokolo horren oinarria talde zientifiko batek marraztuko du baina Europa osoko gizarte eragileen ekarpenak izango dira muina.
Protokoloa abenduan aurkeztuko da, eta Euskal Herriko eragileei dagokienez, protokoloa zertan datzan eta eragileek aipatutako ekarpenak nola egin azaltzeko hitzaldia emango dute Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Donostia 2016ko Kultur arduradun Xabi Payak, Iruñean, martxoaren 4an, 19:00etan, Katakraken.