Salgaien zerrenda

«Demokraziak ezin du izan egitate sekretu bat»

2016/06/25

Gaur hauteskunde orokorrak dira Espainiako Erreinuko hiritarra bazara. Horregatik, literaturako bi pasarte batu ditugu buletin honetarako: batetik, Bertolt Brechten bertso batzuk kapitalismo parlamentarioari buruzkoak, eta, bestetik, Koldo Izagirreren azken nobelako pasarte bat bozka sekretuari buruz, buletineko izenburua hortik dator gainera.
Gertatuko dena gertatuko dela Iban Barrenetxea eta Diego Moreno izango ditugu Roald Dahlen LA CATA ipuina ekitaldi berezi batean aurkezteko: ardo dastatzea egongo da, beraz, etorri liburuarekin, amaieran sariak egongo direlako Nordica argitaletxearen 10. urteurrena ospatzeko.


Gorde Sanferminetako otorduak: hamarretakoak, afariak

Adi aurten geure aukera gastrononomikoa zabalagoa izango dela. Joan den urtean bezala aldaketarik gabeko filosofia gailenduko da osagaien kalitatean eta jatorrian: ahal den neurrian gertukoak eta ekologikoak. Hala, nahi baduzu deitu eta gorde zure ortorduak 948 225520 zenbakian.
Uztailak 6a beteta dago baina 7tik 14ra hamarretakoak izango ditugu 16 euroan: mahaiaren erdigunean lehenengoak (patata erreak, babarrunak, arrautza frijituak) eta aukeran bigarrenak (pistoa, urdaiazpikoa tomatearekin, ajoarrieroa, arkumea eta frijituak) baita ogia eta ardoa ere.
Bazkariak ere gorde ditzakezu 7tik 14ra (nahiz eta egun batzuk beteta edo ia beteta dauzkagun) 23 euroan: lehenengoak erdigunean (salmorejoa, pikilo piper konfitatuak, meloia baratxuriarekin, barazki pastela), eta hautatzeko bigarrenak (arkumea, hegaluze tatakia, babarrun zuriak, risottoa) eta azkenburuak (mami eta ron sorbetea, hizozkia browniearekin, fruitua mendafinarekin).
Gauero, ohi bezala, afariak; ogitarteko beroak eta hotzak, hanburgerrak eta arrazioak.

Erreseina: EN DEFENSA DEL POPULISMO

Juan Etxenikek EN DEFENSA DEL POPULISMO (Catarata 2016) liburuaren iruzkina egin du, Carlos Fernández Liria filosofoaren azken lanaz.

Audioa: Pablo Solon Latinoamerikako krisi politikoaz

Pablo Solonek gobernu eta ordezkaritza ardurak izan zituen Evo Moralesen gobernuetan eta Latinoamerikak dituen erronkez jardun zitzaigun.

Audioa: Paco Etxeberria eta Oihana Barrios torturari buruz

2015eko torturaren txostenaren aurkezpenaren aitzakiarekin izan ziren Paco Etxeberria eta Oihana Barrios torturari buruz hitz egiten.

Audioa: Iruñerria metropoli bat al da?

Gazte botereari buruzko jardunaldiak egon ziren Iruñerriko zenbait lekutan Katakreko hitzaldian eskualde ereduaz jardun zuten.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Testamentua

,

14,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Un año en los bosques

,

19,50 €

Badugu

Bizi Baratzea, Altza Porru

,

19,50 €

Badugu

Bernie Sanders

,

16,50 €

Eskuragarri 2-3 egunetan