Salgaien zerrenda

«Noiztik gara amak? Eta noiz arte?»

2016/11/19

Udaberrian amatasunen eta ekonomiaren inguruko ikastaro bat izan genuen. Ordutik, parte hartzaileek gai horiei buruz hitz egiten jarraitu dute. Orduan sortu zen talde hark jarraipena eman nahi izan die gogoetei. Horregatik, beste kide batzuekin batera hitzordu berriak antolatu nahi izan dituzte, esaterako, joan den astean MADRES ARREPENTIDAS Orna Donathen liburuari buruz jardun zuten.
Adi egon aurten hitzordu gehiago egongo direlako.


Joseba Tapia eta Jon Celestino musikaren ikaskuntzaz

Joseba Tapia bere azken disko-liburua aurkeztera etorri zitzaigun. Funtsean, Jon Celestino eta beste lagun batzuekin solas egin zuen: musikaren ikasketaz jardun zuten, nork bere esperientziatik.

Euskalerria Irratian ogia egiten

Maitane Unzu hasi da Euskalerria irratian kolaboratzen. Bere lehenengo hitzorduan ogia egiten irakatsi zuen. Horrez gain, PAN CASERO liburua gomendatu zuen.

«Work» liburuaren eta AEBetako egoeren inguruko aurkezpena

Brian AEBetako CrimethInc kolektibokoa da. Asteon Katakraken izan genuen WORK liburua aurkezten, bide batez AEBetako egoerari buruz, eta Donald Trumpen hautaketaren osteko abaguneaz jardun zuen. Hitzaldi llabur eta indartsu bat izan zen.

Murrizketak Madrildik eta Bruselatik

Eneko Compains (EHU), Patricia Ruiz de Irizar (Munduko Medikuak), Beatriz Villahizán Lagunas (SOS Arrazakeria), Juan Pedro Urabayen Mihura (ELA-Hezkuntza) y Libertad Francés (Salhaketa) Nafarroako Parlamentuari Konstituzio Epaitegiak bertan behera utzi dizkion 17 legeen ondorioez jardun zuten.

Irratia: Arcadi Oliveresi elkarrizketa patsadaz

Bigarrengoz izan zen June Sanmillán Eguzki Irratian, Arcadi Oliveresi elkarrizketa bat egin zion. Ekonomiaz jardun zuten, lurretik gora begira.

Radio Euskadin Iruñeko gaztetxeari buruz

June Sanmillán Felix Linaresekin Iruñeko gaztetxearen inguruan gertaturiko azken gertakizunez hitz egiten aritu ziren.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Los (bienes) comunes

,

12,00 €

Badugu

Nafarroa. Orain ala inoiz ez

,

17,50 €

Badugu

La evidencia de las imágenes

,

14,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

Pensar y no caer

,

20,00 €

Eskuragarri 7 egunetan

Airearen isla

,

24,65 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

La hora de despertarnos juntos

,

20,00 €

Badugu