Oiloa zatitan moztu eta gatzatu. Ondoren irineztatu eta zartagin batean urreztatu arte su bizian frijitu. Bukatutakoan atera.

Oiloa lapiko batean sartu eta urez estaliko dugu. Bertan, tipula, azenarioa, porruak, pipermina, ezkaia, 2 baratxuri ale, kanela adar zati bat, azafraia, Brandya, ardo zuria eta gatza botako ditugu. 45 minututan leun irakiten utziko dugu estalki batekin.

Denbora pasatakoan, haragia xamurra dagoen ikusiko dugu. Gogor badago, denbora gehiago utzi beharko dugu irakiten lapikoan. Xamurra dugunean, atera eta gordeko dugu.

Lapikoan geratu zaigun salda irakiten utziko dugu beste ordu batez estalkirik gabe.Murriztu eta loditzen zaigun arte. Ondoren birrindu eta gatzez zuzenduko dugu.

Beste alde batetik hiru prestakin egingo ditugu. Batetik bi arrautza egosiko eta txikituko ditugu. Bestetik baratxuria xaflatan moztu eta arbendolekin leunki frijituko ditugu. Bukatzeko ogi-pusketa txigortuak egingo ditugu.

Platerean aurkezteko oiloa saltsarekin estali eta gainetik ogi txigortua, arrautza, arbendolak eta baratxuriak jarriko dizkiogu. Kolore kontrasterako perrexil pixka bat kokatuko dugu.

Oilo 1
100gr azenario
200gr porru
50gr arbendola xaflatan
2 arrautza
4 baratxuri ale
50ml Brandy
100ml ardo zuria
Ogi zati bat
perrexil, pipermin gorria eta beltza, ezkai, azafrai, kanela, irin, gatza eta olioa
Tipo receta: 
Guisos