Arabako euskara

Arabako euskara

Koldo Zuazo Zelaieta

25,20 €

IVA incluido

Disponible

Arabako euskara

ISBN 978-84-15337-72-0
Páginas 324
Año 2012
Editorial Elkar
Sección Hizkuntzak

Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da.

Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azterlan zabal bezain zehatza egin du, Arabako euskara nolakoa zen arloz arlo jasotzeko, zer aldaera geografiko zeuzkan ikusteko eta euskalkien artean zer leku betetzen zuen sumatzeko.

Datuek erakusten dutenez, hipotesirik zentzuzkoena da pentsatzea...

Leer más

Mendebaleko euskara orain dela mila urte inguru sortu zela, Gasteizko hiria gunetzat harturik, eta handik hedatu zela iparrerantz (Bizkaia), hegoalderantz (Burgos eta Errioxa) eta ekialderantz (Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana bailarak, baita Gipuzkoako Deba
arroa, Urola aldea eta Goierri).

Urteetako ikerketaren fruitu umoa duzu esku artean, gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzen laguntzen diguna, eta baita argudioak ematen ere, behiala izendatu zituen lekuetako mintzabide izan dadin, berriz ere, etorkizunean.


Te puede interesar

Xume. Laboa Zumetarenean

Batzuen Artean

DICCIONARIOS ESPAÑOL-RIFEÑO, RIFEÑO-ESPAÑOL

Pedro Hilarión Sarrionandia Linaza, Esteban Ibáñez Robledo, Joséed. Lit. Megías Aznar, Moga Romero, Moga Romer

Nemesioren elefantea

Pako Aristi Urtuzaga