Eta emakumeari sugeak esan zion

Eta emakumeari sugeak esan zion

Lourdes Oñederra

15,70 €

IVA incluido

Disponible

Eta emakumeari sugeak esan zion

ISBN 978-84-7568-869-5
Páginas 192
Año 2013
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Lourdes Oñederraren nobelak bidaiaren, bidaia fisikoaren antolaketa du. Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala. Barne-bidaia da, baina, nobela honetan abentura nagusia. Emakumearen (Teresaren) barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino, eta harengandik bizitzaren muturreraino. Bakardade latza. Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria. Bakardade bakardadeagoa. Ez bizitzan egokitutako gizonek (agertu eta desagertu baino ez), ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun...

Leer más

esperantzek lortu dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea. Eta, azkenean, gizonak atzean gelditu dira, eta Teresak bakarrik, bakardade larrienean, hartuko ditu azken erabakiak. Azken urrats horiek azken-azken maitalearen besoetara zuzenaraziz: Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin (C. Pavese).


Te puede interesar

Martutene

Ramon Saizarbitoria

Ez erran deus

Jon Arretxe

Nobela errealista bat

Joxean Agirre Odriozola