Herriak du gehien agintzen

Herriak du gehien agintzen

Raquel Varela

22,00 €

IVA incluido

Disponible

Herriak du gehien agintzen

ISBN 978-84-10246-06-5
Páginas 176
Año 2024
Editorial Txalaparta
Sección Novela Gráfica / Komikiak

Lisboako periferian hazi zen José, 1960ko hamarkadan. Estado Novo delakoaren azken urteen lekuko izan zen: lagunen aitak Afrikako gerrara abiatzen zirela ikusi zituen; 1967ko uholdeen biktimei laguntzen jardun zuen; eta atzerriko ideia politiko eta intelektualen, liburuen, filmen eta musikaren oihartzuna ere jaso zuen, sarritan modu klandestinoan. Gaztaroan, borroka antifaxistaren garapena ezagutu zuen, eta zapalkuntza; eta musika konprometitua baita ere, Vilar de Mourosen jaialdiaren izan baitzen. 1974an erregimenaren erorketa ere gertutik bizi izan zuen. Soldadu gisa, ezker militarreko sektore aktiboenetan parte hartu zuen:...

Leer más

erradikalismoa, desobedientzia eta esku-hartze iraultzailea praktikara eramanez; PREC (Processo Revolucionário em Curso) aldiaren ezaugarriak, inondik ere. Raquel Varela historialariaren eta Robson Vilalba ilustratzailearen eskutik, denboran atzera bidaiatuko, dugu apirilaren 25eko iraultzaren aurreko eta ondoko urteetara. Ezagutuko dugu, halaber, garai hura gazteriaren intentsitateaz bizi izan zuen norbaiten historia erdi fikzionatua, eta haren ahotik, Krabelinen iraultza ospetsua, herriaren ikuspegitik.


Te puede interesar

NOIR BURLESQUE 2

Enrico Marini

Alice Guy

Bocquet, Catel