«El algoritmo paternalista» en la SER
Miércoles 04 de Diciembre
McKenzie Wark | 'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza'
Transen trantsizioari buruzko diskurtso hegemonikoa desmontatzeko pistak
Danele Sarriugartek McKenzie Wark idazlearen 'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' (Katakrak) liburua euskaratu du
Jon Agirre
Jon Agirre
Donostia
Jueves, 16 de mayo 2024, 17:39
Emakume trans batek idatzitako liburua, baina ez da soilik transexualitateari buruzko liburu bat. Hala defini daiteke McKenzie Wark idazleak idatzitako eta Danele Sarriugartek itzulitako 'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' (Katakrak) liburua, ostegun honetan Donostian aurkeztua. Hartzaile ezberdinei bideratutako gutunetan 2023ko Warkek pertsona heldu izanda, «karrera profesionala eta erreproduktiboa, familiarra, itxita edo bukatuta», trantsizioa egitea zer den azaltzen die. «Intimitatearen, harremanen eta norberaren gorputzarekiko harremanaren kontakizun bat», definitu du Hedoi Etxartek. Bien alboan izan da Jokin Azpiazu hitzatzearen egilea eta idazleak lortutako oreka goraipatu duena. «Ez luke zentzurik trans ez balitz bezala, errealitate hori ignoratuz idaztea, baina aldi berean dena hor zentratzeak eta bakarrik hori dela bezala aurkezteak ere ez luke zentzurik».
Eduki aldetik, Etxartek aurreratu duenez gutunak hauek jasoko dituen hartzailearekin izandako harremanaren arabera antolatuta daude eta, beraz, irakurleak «tonu ezberdinak» nabarituko ditu. Hala, hitzaurre modukoan haurtzaroko bere buruari mintzo zaio Wark; lehen atalean, 'Amak' deiturikoa, haurra zela hil zen amari eta amaren papera egin zuen ahizpari idatzitakoak jaso ditu; bigarrenean, 'Maitaleak', bizitzan kide izan dituenei; baita hirugarrenean, 'Beste batzuk'. Epilogo modukoan bere buruari mintzo zaio berriro. Hauei Katakrakek Azpiazuk idatzitako hitzatzea gehitu die.
Liburua «diskurtso nagusi bat desmontatzeko oso baliagarria» dela iritzi du hain zuzen Azpiazuk, zehazki dioena «transexualak betidanik dakiela bere kondizioa zein den, haurra denean badakiela ez dagokin gorputz batean dagoela eta beti egin nahi duela trantsizioa gizonaren gorputzetik emakumearenera edo alderantziz eta pertsona horrek dituen arazo guztiak trantsizioarekin konpontzen direla». Tesi hori bi kolperekin apurtzen du Warkek. Batetik, trantsizioaren erabakia 'dena eginda dagoenean' erabakitzen duelako; eta, bestetik, «atzera begiratzean narrazioa ez duelako forzatzen diskurtso hegemonikoan enkaxatzeko», hau da, beti jakin baina ausartu ez dioen ildoa jarraitzekoari. «Ez da saiatzen dena koherente eta perfektu bilakatzen. Aldarrikatzen du orain arte bizi duen guztia fikzioa izan dela eta orain bizi duena fikzio hobe bat dela, hobeto enkajatzen dena eta hainbeste min egiten ez didana, nahiz eta ez izan 'nire benetako ni' hori»
Agerraldian hiruek esan bezala, Wark ezagunagoa da lan ensaistiko-akademikoengatik, besteak beste Capital Is Dead: Is This Something Worse?', 'media' deiturikoa aztertzeko egindakoengatik edo 2006an mundu akademikotik 'mainstream'-era eraman zuen 'A Hacker Manifesto' lanagatik. Australian jaio zen 1961ean eta Sydneyn unibertsitateko irakasle moduan bizi izan zen 40 urteak arte. Orduan New Yorkera joan zen eta han bizi izan da azken 20 urteak. Trantsizioak pandemia baino zertxobait lehenago, 60 urteak gertu zituela, egin zuen.
Idatzitako ugarietatik batzuk gaztelaniaz irakur daitezke, esaterako 'Vaquera invertida' (Caja Negra), baina euskaraz lehena 'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' da. Berau itzuli aurretik Sarriugartek McKenzie Argia aldizkarirako elkarrizketatu zuen eta, ildo horretan, esker hitzak izan ditu Bilboko Bulegoa z/b espazioarentzat eta Miren Jaiorentzat bereziki, arte komisaritzari buruzko topaketa batera gonbidatu zutela jakinarazi eta «interesgarria» izan zitekeela aipatu ziotelako. «Ez nuen aurrez ezagutzen». Elkarrizketa sakonak egiteko gaztelaniaz jada argitaratua zuen 'Vaquera invertida' (Caja Negra) irakurrita gutxi izango zela iritzita, Azpiazurekin mezuak trukatu zituen.
'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza'
Egilea: McKenzie Wark.
Itzultzailea: Danele Sarriugarte.
Argitaletxea: Katakrak.
Orrialdeak: 240.
Prezioa: 19 euro.
Hain zuzen, Sarriugartek «itzulpenekiko pausa bat» hartzeko asmoa bazuen ere, Etxarteren eskaintza jasotzean ezin izan zuen ezetz esan. Jardunean «oso etxeko liburua» suertatu zaio eta «gertutasun hori bilatzen» saiatzea izan du helburu, batik bat lanak «queer komunitateko termino espezifiko ugari» ingelesez jasotzen dituelako. «Horiek euskaraz beste modu batera erabiltzen zirela sentitzen banuen hori ematen saiatu naiz».
Etxartek azaldu duenez 'Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza' Katakrakek dituen bi bildumetako zeinetan sartu zalantza izan dutela, baita aurrez argitaratutako beste batzuk, esaterako Sarriugartek berak itzulitako Assata Shakurren 'Autobiografia bat' beste sailean joan zitezkeela hausnarrarazi ere. Azkenean, Narratiban kokatzearen aldeko apustua egin dute «saiakera ez delako» eta harekin alderatuta «autofikzioa oinarri duen» liburua delako.
Azkenik, liburuan «dantza oso presente» denez, ekainaren 20ko arratsaldean Bulegoan irakurraldi eta pintxada antolatu dute. «Prentsaurrekoaz gain liburuarekin zerbait egiteko ilusioa nuen, ixteko modu bat izango da, baita eskertza egiteko Miren, Leire eta Beari». Ordua eta beste xehetasun batzuk oraindik lotzeke dituzte, baina ahoz gora irakurriko direla aurreratu du Sarriugartek.