Euri gorriaren azpian

Euri gorriaren azpian

Asier Serrano Lasa

19,00 €

IVA incluido

Disponible

Euri gorriaren azpian

ISBN 978-84-9109-979-6
Páginas 164
Año 2024
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Paperezko zeru zabalera begiratu, eta hodeiek markatzen duten mapa gero eta puztuago eta hurbilagoan iraganaren ekaitz perfektu gorria nola lehertuko den kontenplatu. Hogeita bost urte atzera, estatu kolpea hirira heldu zen egunean, ezagutu zuen idazletzatik erretiratua den emakumeak gizon antzezlea. Ordutik, zazpi urteko diktadura, eta hemezortzi urteko ustezko demokrazia. Orain, emakumea hirira itzuliko da, hilzorian den gizonaren enkargua betetzera. Emakumeak abandonatu zuen sustraietara barne bidaia da kontakizuna. Bazterreko biztanleen bisaian ikusiko du alegiazko estatua nola aldatu den. Fikzioa beti izango da tokatu zaigun garaiko...

Leer más

errealitate gordinena kontatzeko tresnarik zehatzena.

Asier Serranok estilo xehea du, argia, herdoiltzen ez dena. Poesiak zeharkatzen du kontakizuna, narrazio ezin bikainagoa eskaintzeko irakurleari. Istorio bortitza da, lohitsua, baina dena du ederretik. Asier Serranoren unibertsoaren ataria da Euri gorriaren azpian; nobela honek sortzen duen liluraren aurrean ezin dira begiak itxi.


Te puede interesar

Kamaradak

Joxe Iriarte, (Bikila)

Esaten ez den guztian

Izaskun Etxeberria Zufiaurre

Waterloo-n galdutakoak

Etxaniz Rojo. Xabier