FRANKENSTEIN AGURGARRIA

Ana Garralagar, Petti

19,95 €

IVA incluido

Disponible

FRANKENSTEIN AGURGARRIA

ISBN 978-84-1360-461-9
Páginas 60
Año 2024
Editorial Elkar
Sección Música / Contracultura

Disko-liburua Victor Frankensteini idatzitako gutun musikatu bat da. Hain zuzen, egileek tripak atera dizkiote Mary Shelleyk idatzitako liburuari, eta hark egindako galderak berritu dituzte: Non daude zientziaren eta teknologiaren mugak? Nor da sorkariaren ekintza zitalen erantzulea? Zerk bultzatzen ditu gizakiak eta izakiak gaiztakeriara? Eta, batez ere, nor da munstroa? ...

Leer más

Hitzak eta kantuak txirikordatzen dituen errezitaldi baten bidez erantzun diete galdera horiei. Hau diote, adibidez, pasarteetako batean: “Munstroak sortzen jarraitzen dugu. Are gehiago: badakigu gu geu ere bilaka gaitezkeela Munstro, besteen edo geure begietara. Horregatik, araoak eta kantuak behar ditugu, gure beldurrak eta minak leuntzeko. Eta harriak, damuak eta erruak lurperatzeko.” Disko-liburuak, ordubeteko emanaldiaren testua eta audioa, eta abestien CDa ez ezik, Mari Luz Estebanek idatzitako hitzaurrea eta Miren Agur Meaberen hitzostea ere biltzen ditu. Aipagarria da, halaber, Elkarreko diseinatzaile Unai Aranaren lan fin eta iradokitzailea.


Te puede interesar

GRITOS DE NEÓN

Kit Mackintosh

Escucha esto

Alex Ross

Alma vagabunda

Todd Mayfield, Travis Atria

María Montiel Peiró Gómez