«Idazketa labana bat da» IRUTXULOKO HITZAn
Viernes 22 de Noviembre
Kartzelen abolizioa aldarrikatzen duen liburua idatzi du aktibista estatubatuarrak
Itziar Altuna
Donostia
2024ko urriaren 25a
Angela Davis aktibista estatubatuarraren 'Abolition' liburua euskarara ekarri du Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak, 'Abolizioa, politika, praktikak, promesak', Katakrak argitaletxearen eskutik. Kartzelen abolizioaz hitz egiten duen liburua ingelesez kaleratu zen urte hasieran, eta hau da beste hizkuntza batetan ezagutzen den lehen edizioa, Hedoi Etxarte editoreak azaldu duenez.
Kartzelen inguruko hainbat testu biltzen ditu Davisek liburuan, izaera desberdinetako testuak. Teoria politikokoak batzuk, historia testuak beste batzuk, eta kasu zehatzak azaltzen dituztenak ere badira. Etxarteren ustez, «inspiragarrienetakoak» dira historiari erreferentzia egiten diotenak.
Besteak beste Davisek azaltzen du nola esklakutza desagertu zenean kartzelak sortu ziren, «zigor sistema diskriminatzaileak» bere esanetan, non «klase, arraza eta genero zapalketak» biltzen dituzte.
Amaia Apaulazak «irakurri behar den» liburua dela adierazi du, «osotasuna» duena, «hainbat alderditan sakontzen duelako». Davisek salatzen du kartzelek ez dutela betetzen bere sorrera justifikatu zuen helburua, hau da, «presoen birgaitzea». Konponbide bezala sortu ziren, baina hau «kontraesana» da, izan ere, kriminalitetak gora egin du eta gero eta kartzela gehiago daude.
Gaur egun «kartzela industria konplexua» sortu dela dio Davisek. «Kapitalismoaren gorakadarekin negozio bilakatu dira, eta lanerako erabiltzen dituzte», azaldu du itzultzaileak, eta espetxeak justifikatzeko «kriminalizazioaren beldurra» zabaltzen dutela hainbat estatuk eta politikarik. Ondorioz, «betiko zapalkuntzek bat egiten dute egungo kartzeletan».
Azkenik, gaur egun kartzela instituzio bezala dudan jartzen duten mugimenduen ikuspegia biltzen du liburuak, baita emakumeak zigortzeko azken mendeetan erabili diren sistemak. Espetxeratutako hainbat emakumeren esperientzia ere jaso du Davisek.