Listado de autores/as

Vera Zasulitx

1849 - 1919

Vera Ivanovna Zasulitx Errusiako idazle eta iraultzaile marxista bat izan zen, Lanaren Emantzipazioaren Taldeko sortzaileetako bat. Landa eremuko beheko klaseko nobleziako familia batean jaio zen Smolensk probintzian.
1877an Trepov generalak Aleksei Bogoliubov jipoitu zuen San Petersburgoko kartzelan eta Zasulitxek Trepov generalari tiroz eraso egin zion nahiz eta ez zuen hiltzea lortu. Epaimahaiak Zasulitx libre utzi zuen. Suitzara alde egin zuen ondoren.Ekintzailea izateaz gain teorialaria eta itzultzailea ere izan zen Zasulitx. Marxen lanek Errusian izan zuten zabalkudearen arduradunetako bat izan zen.