Orpoz orpo
17,00 €
IVA incluido
Disponible
Orpoz orpo
ISBN | 978-84-15313-90-8 |
---|---|
Páginas | |
Año | 2014 |
Editorial | Txalaparta |
Sección | Euskal Narratiba |
Gara. Orpoz orpo liburuaren aurkezpenaren kronika: Klandestinitatea, sexua eta umorea batu ditu Ernesto Prat Urzainkik ...
Xole ARAMENDI Herrian egindako atxiloketak direla-eta ihesi doa Ipar Euskal Herrira. Han izandako gertakizunak tarteko, Europako hainbat hiritara eramango duen bidaia hasiko du. Bidean emakumeak ditu obsesio idazlearen esanetan «gazte pito eta zakilburua» den Karlosek. HIRU KOLPETAN. Lehenbiziko atala, oso-osorik, sasian zebilela idatzi zuen. Tolosako (Okzitania) espetxean bigarren zatiari heldu zion, eta, behin espetxetik aterata, kalean bukatu zuen liburua. Irribarrea sortarazten duen liburua da Ernesto Prat Urzainkirena (Berriozar, 1978). Umorea dario hasi eta buka. Klandestinitatearekin eta sexuarekin uztartu izana nabarmendu zuen Mikel Soto editoreak, Txalapartako Literotura sail erotikoan argia ikusi duen liburua aurkezterakoan. «Liburu erotikoa da, eta horrez gain badu nik literaturan asko estimatzen dudan zerbait: umorea. Oso zaila da liburu bat irakurtzean barre egitea edo gutxienez irribarrea sortzea. Horrekin batera, koktela berezi egiten duen hirugarren osagaia bat dauka liburuak: oso lotuta dago euskal gatazka deitutakoarekin», adierazi zuen. Sotoren esanetan «euskaldunontzat oso zaila da gatazkara umoretik hurbiltzea, eta ia ezinezkoa umoretik eta erotismotik egitea. Pentsatu izan dut hori egiteko aukera bakarra ez ote den euskaraz egitea». Sarrionandiak esan zuen euskara dela gure territorio libre bakarra, eta bat dator Soto. «Euskaraz lasaitasun handiz idazten da, Audientzia Nazionala ez duzulako atzetik izango, eta, zoritxarrez, euskaldungoaren zati handi batek ere bizkarra ematen diolako irakurtzeari. Baina euskaraz eginagatik ere, kosta egiten zaigu era honetako lanak idaztea», azaldu zuen liburuaren dohainak aletzerakoan. «Freskoa eta umoretsua» bezala deskribatu zuen liburua. Era berean, sakona. «Gauza batzuk oso errealak dira, Ernestori antzeko egoera batzuk bizitzea tokatu zaiolako», esan zuen. Karlosen ihesaldi eroa -«gazte pito eta zakilburu» bezala deskribatzen du egileak- kontatzen da liburuan. Herrian egindako atxiloketa batzuk tarteko Guardia Zibila atzetik duela-eta, Ipar Euskal Herrira joko du lehenik. Gero, hainbat gertakizun tarteko, Europan barna ibiliko da -Paris, Berlin, Praga, Zurich, Bremgrten, Berna-, Italiara iritsi arte. Bidean ezagututako emakumeak izango dira Karlosen obsesio. «Ezker abertzaleko ingurunearekin harremanetan jartzen da sen politikoak gidatuta baino, zakilak gidatuta -kontatu zuen editoreak-. Ihesean, gauzak konplikatu egiten dira, maila handi batean iheslari izanik zakilarekin pentsatzen jarraitzen duelako, ia nobelaren amaieraraino». Ernesto Prat Urzainkik 2008an egin zuen Guardia Zibilarengandik ihes. Atxilotua izan ondoren Tolosako (Okzitania) espetxean egon zen. Ondoren, euro aginduaren ondorioz espainiar Estatura eraman zuten. Soto del Real eta Alcala Mecon egon zen. Iazko maiatzean epaitu eta aske utzi zuten. Lehenbiziko atala, oso-osorik, sasian zebilela idatzi zuen. Tolosako espetxean bigarren zatiari heldu zion, eta, behin espetxetik aterata, kalean bukatu zuen kontakizuna. Soto del Realera eraman eta bere gauzak miatzen hasi zitzaizkionean pasatako larrialdia ere hizpide du liburuan. «Kartzelako kantinan erositako kaier berdean idatzi nuen bigarren zatia. Kartzelaria kaiera eskuan hartuta orriak pasatzen ari zen. `Segurtasun Batzordetik pasa behar da itzulpena egiteko’, esan zidan. Puf! Hura itzuliz gero espainiar hedabideetan zaborra sar zezaketen euskal militanteen eta nire aurka… Testua umoretsua da, baina testuingurutik atera eta gaztelerara itzuliz gero… Bestela kaiera familiakoei emateko aukera eskaini zidaten. Eta berehala esan nien halaxe egiteko…», gogoratu zuen. Erlojua orpoz orpo Soto del Realera eraman eta bere gauzak miatzen hasi zitzaizkionean pasatako larrialdia ere hizpide du liburuan. «Kartzelako kantinan erositako kaier berdean idatzi nuen bigarren zatia. Kartzelaria kaiera eskuan hartuta orriak pasatzen ari zen. `Segurtasun Batzordetik pasa behar da itzulpena egiteko’, esan zidan. Puf! Hura itzuliz gero espainiar hedabideetan zaborra sar zezaketen euskal militanteen eta nire aurka… Testua umoretsua da, baina testuingurutik atera eta gaztelerara itzuliz gero… Bestela kaiera familiakoei emateko aukera eskaini zidaten. Eta berehala esan nien halaxe egiteko…», gogoratu zuen. Polizia, espetxea… ditu orpoz orpo protagonistak. Erlojua ere bai, Ernesto Prat Urzainkik bezala. «Ihesean zaudelarik, etxe batean gordeta, eguneko 24 orduak oso-oso luzeak dira. Horren ondorioz edo herriminaren edo gertukoak urrun izatearen ondorioz aunitz dira idazten hasten diren iheslariak», adierazi zuen aurkezpenean. Liburua idazten hasi zeneko arratsaldea ondo gogoan du. «Garai gogorrak ziren, buru makur nengoen, eta horri buelta emateko modua nora nindoan jakin gabe idazten hastea», kontatu zuen. Konplexurik gabe idatzitako testua da. «Ez dut konplexurik izan sexu eszenak idazterakoan, ezta protagonistaren jarrerak, erabakiak eta hautuak euskal gatazkan, klandestinitatean eta militantzia iraultzailean kokatzerakoan», aitortu zuen nafarrak.