Argonautak

21,00€

IVA incluido

Disponible

Argonautak

ISBN 978-84-10316-35-5
Idioma Euskera
Páginas 216
Tamaño 12,5x19
Encuadernación Rústica con solapas
Precio 21,00

Liburu honen muina maitasun istorio bat da: egilea Harry Dodge artista transgeneroaz maitemindu da eta maitemintzearen eta sexuaren artean, haurdun geratzeko nahiaren eta ezinaren artean, testosterona injekzioen eta solasaldi amaiezinen artean, bizitza pentsatzen laguntzen duen literatura dago: Judith Butler, Roland Barthes, Susan Sontag, Gilles Deleuze, Ludwig Wittgenstein, Jacques Lacan, Sarah Ahmed, Luce Irigaray.
Modu errepikaezin eta bakanean konbinatzen ditu obra hibrido honek esperientzia pertsonala eta irakurketa teorikoak, arte-kritika eta poesia, nobela eta saiakera.

«Ba ote dago ezer berez queerra haurdunaldian, kontuan izanda norberaren egoera “normala” sakonki astintzen duela eta norberaren gorputzarekiko intimitate erradikal bat —eta harekiko alienazio erradikal bat— eragiten duela? Nola liteke halako esperientzia sakonki arrotz eta basati eta eraldatzaile batek aldi berean erabateko konformitatea sinbolizatzea edo irudikatzea? Ala besterik gabe deskalifikazio bat gehiago da, animalia femeninoari lotuegi dagoen edozeri pribilegiotik egiten zaiona (kasu honetan, ez-konformitatetik, edo erradikaltasunetik)?»
Maggie Nelson

«Tarteka esaten didazu nire umeen ama izango zinatekeela; barre eginarazten digu bi norabideko ezinezkotasun biologiko zoragarri horrek. Gau batean, elkarrekin erre genuen porroak apur bat ukituta oraindik, elkarren eskuak igurzten aritu ginen, lehen aldiz deskubritu izan bagenitu bezala, elkarri intzirika, animalia pare bat bezala.»
Kay Subijana


Acerca de Maggie Nelson

1973 San Frantzisko

Zortzi urte zituenean banandu ziren Nelsonen gurasoak eta handik hiru urtera bihotzeko batek jota hil zitzaion aita. New Yorken hasi zen unibertsitate ikasketekin. Sailkatzen zaila den liburuen egilea da. Saiakera, autobiografia, teoria eta filosofia nahastu ohi ditu arteaz, feminismoaz, queertasunaz, sexu indarkeriaz, filosofiaz eta poesiaz jarduteko. Dozena bat liburutik gora argitaratu ditu. Argonautak da argitaratu duen lan ezagunena eta euskarara ekarri den lehena.

Saber más