Listado de eventos

03

Noviembre

Martes

19:00

Una pregunta para cada historia

Editorial Katakrak 10 años | Jornadas


Maria Mur Dean (Consonni)
Unai Pascual (Denonartean)
Itzea Urkizu (Elkar)

Liburu baten hamaika bertsio daude. Idazleak buruan darabilena, paperera iristen dena, editoreak irakurtzen duena, itzultzaileak berridazten duena, edota irakurleak bere egiten duena. Ideia bat edo intuizio bat hasten da, eta istorio amaitugabe bihurtzen da. Hamaika forma har ditzake idazketak, hamaika historia kontatu, bizitzak irakurtzeko hamaika modu eta hamaika galdera. Eta bidean, noski, ezustekoak ere badira: azken orduko aldaketak, ISBN okerrak, inprentatik atera eta gero identifikatzen dugun errwata bat...

Zer nahi dute irakurleek? Zer liburugintza eraikiko dugu euskaraz eta norentzat? Zer diote editoreek? Maria Mur Dean (Consonni), Unai Pascual (Denonartean) eta Itzea Urkizu (Elkar) bilduko ditugu galdera horiei ahalik eta erantzun gehien emateko.