Iraultzaz
Traducción de Amaia Astobiza Uriarte
| ISBN | 978-84-10316-39-3 |
|---|---|
| Idioma | Euskera |
| Páginas | 336 |
| Tamaño | 210x140 mm |
| Encuadernación | Rústica con solapas |
| Precio | 28,00 |
XX. mendeko pentsalari interesgarrienetako baten funtsezko liburua da hau, eta filosofiatik eta teoria politikotik idatzia dago. Nola aldatu zuen mundua Frantziako iraultzak? Nola egin zuen Ameriketako Estatu Batuetakoak? Zer arrasto utzi zuten orduko iraultzek? Zer potentzia zuen AEBko iraultzak eta zer ikas dezakegu hartatik? Nola eskuratu askatasuna eta zoriontasun publikoa? Zer ikas dezakegu kontseilu-sistemaren praktika eta porrotetatik?
Gerra eta iraultza, auzi soziala, zoriontasunaren bilaketa, tradizioa, indarkeria, askapenaren eta zapalkuntzaren genealogia, poesia eta antzerkia. Arendt aldarrikatzen duten gehienek hark idatzi ez zituenak defendatzen dituzte, eta Arendt gutxiesten dutenetako asko harengandik uste baino gertuago daude. Marxen itzala dago liburu honetan –nahiz eta Arendt esplizituki zegoen Leninen kontra–, baina gaur egungo liberal bakar batek ezingo lituzke, ez osorik ez atalka, liburu honek dakartzan piezak bere egin.
Iraultzen historia birpentsatu eta etorkizunekoei garaiz antzemateko bitxiz jositako harri bat.
«Absolutuetatik ihesi, eskatologia politikotik urrun, baina agian une honetan behar dugun mistizismotik gertu, hemen duzu Hannah Arendten lan ederra.»
Mario Zubiaga Garate, hitzaurrean
Acerca de Hannah Arendt
Linden-Limmer 1906 - New York 1975
Teorialari politikoa eta filosofoa izan zen, XX. mendeko pentsalari nabarmenetako bat. Hanoverren jaio zen judu sekularren familia aurrerazale batean. Bere ama, Martha Cohn, Rosa Luxemburgen laguna zen eta 1918-1919ko altxamendu espartakistarekin bat egin zuen. Marburg-eko unibertsitatean ikasi zuen Martin Heideggerrekin. 1929an egin zen doktore Heidelberg-en Karl Jaspers-en zuzendaritzapean. 1933an naziek atxilotu eta Gestaporen preso izan zen. Frantziara egin zuen eskapo, Gurs-eko kontzentrazio-esparruan preso izan zuten eta handik Portugalera egin zuen ihes, 1941ean AEBra iritsi zen arte. Politikaz eta historiaz idatzi zuen...
