16
Diciembre
Viernes
19:00
Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketa
2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako kanporaketa
Bederatzi bertsolarik hartuko dute parte kanporaketan eta horietatik lauk lortuko dute final-laurdenetarako sailkatzea. Kanporaketan parte hartuko dutenak Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena eman duten bertsolariak dira. Gainerakoak zuzenean sailkatuta daude otsailean abiatuko diren final-laurdenetarako.
Bertsolariak: Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz).
Aurkezlea: Alaitz Rekondo.
Egin beharreko lanak:
8ko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
8ko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
Lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
Hitza emanda bertso bana