Azken patriarka
19,40 €
IVA incluido
Disponible en 4-5 días
Azken patriarka
ISBN | 978-84-16350-67-4 |
---|---|
Páginas | 432 |
Año | 2016 |
Editorial | Txalaparta |
Sección | Narrativa Española |
Azken patriarka eleberriak Marokotik Kataluñara emigratu duen Mimoun Driouchen istorioa kontatzen digu, bere alabaren begietatik. Haren eskutik aitaren izaera tormentatua ezagutuko dugu; bere izaera autoritario eta zaharkituak sortarazten dizkion talka etengabeak. Izan ere, pertsonaia gorrotagarria da Mimoun: matxista, liskarzalea, zurruteroa, bortitza, jeloskorra Sarritan besoak liburuan sartu eta zerri horren lepoa estutzeko gogoa ematen duen pertsonaia horietariko bat da Mimoun. Mirarizko pribilegioen eskutik Driouch familiaren patriarkak nahi duena egin ahal izango du: edan, ezkondu aurretik zein ondoren beste emakume batzuekin...
oheratu, maitaleak izan, nahierara jantzi, edonora joan... Eta, aldiz, patriarkatu ahalguztidun horri esker bortizki debekatuko die haren emazte edo alabari berak posible dituen guztiak.