Dumitru biluzik
11,50 €
IVA incluido
Disponible en 4-5 días
Dumitru biluzik
ISBN | 978-84-9109-595-8 |
---|---|
Páginas | 104 |
Año | 2020 |
Editorial | Erein |
Sección | Juvenil |
Koldo Izagirre (Altza-Pasaia, 1953) Dumitru pertsonaiaren sortzailea da (Dumitru, 2014), behar ez zukeen lekuan egoteagatik gaizkile bihurtutako nerabea. Bigarren liburu honetan, Dumitruren diarioa aurkezten digu: kezkak, sumindurak, ezinegonak, jakin nahiak, ihes egin beharra. Gaztetxoa izateak ematen dituen lanak. Euskaldun jatorragoa ote nintzateke errumanieraz jakingo ez banu? Zergatik gorrotatzen du mundua Olatzek? Nola sartu bizitzan? Nola arraio maitatzen da? Biluzik, bai.
...
Tristura egiten zait lasterka egiten dudanean, egunak egiten ditut erdi mutu, nekatu egiten nau inorekin hitz egiteak.
–Aita mendian jausita hil zen. –Olatzen oharra bere amonaren (amatxiren!) etxean zegoen argazki bati begira ikusi ninduenean–. Nik baino garrantzi handiagoa zeukan mendiak.
Gorrotoa dauka barruan Olatzek, baina istripuz galdu zuen aita.
Nik ama, berak hala nahita galdu nuen (ez ninduen berarekin eraman).
Txatarrarako bizikleta naiz.