Sergei Dovlatov

Ufa 1941 - New York 1990

XX. mendeko azken laurdeneko errusiar narratzaile behinenetako bat. Ufa hiri sobietarrean jaio zen eta hiru urte zituela Leningradera aldatu zen. Unibertsitatera joan zen eta kanporatu egin zuten. Lan behartuen eremu bateko zaindaria izan zen (Eremua eleberrian kontatu zuen). Puxkin Parkeko gida izan zen (Parkea eleberrian jaso zuen). Trafikantea izan zen. Kazetari lanetan aritu zen hirurogeita hamarreko hamarkadako Estonian (Konpromisoan jaso zuen). Eta Kazetarien Sindikatutik kaleratu zuten. Hamarkada haren amaieran New Yorkera alde egin zuen eta kazetaritzan lan egin zuen. The New Yorker aldizkarian ipuinak argitaratu zituen laurogeiko hamarkadan. Berrogeita bederatzi urterekin, azken vodka tragoa edan berritan, Brooklyngo anbulantzia batean hil egin zen.

Hau da Dovlatoven hirugarren lana euskarz, aurrez argitaratu ziren Konpromisoa (Hiria 2008, Iker Sanchok itzulia) eta Maleta (Literatura Unibertsala 2014, Amaia Apalauzak itzulia).