Urriak
28
Asteazkena
20:30etan
Urriko elikadura onerako ekoafaria
Katakrakek lan egiten du produktu ekologiko eta gertukoekin, ekoizle ekologikoekin erlazio zuzenak indartuz eta sareak sortuz. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustuak ondokoa bermatu behar du: interes pribatuen gainetik elikadura eta lurrari errespetua bermatzeko eskubideak eta behar kolektiboak daudela.
Ongi-jatearen bio-topaketak ekimen berria da, biziaren sostengarritasunerako elikadura eta kontsumo egokiak bultzatzeko. Sareak indartzeko topaketak izateaz gaindi,elikagai ekologikoak eta gertukoak gozatzeko aukera ere izango duzu.
Gonbidatuak
Karrakela. Kooperatiba Integrala da, ekoizle txikiek osatua (Nafarroako abeltzain eta nekazariak), gertukoak eta ekologikoak diren produktuak saltzen dituenak besteak beste. Afarirako ondorengo bazkideek ekarriko dituzte elikagaiak:
Josu. Garaiko gaztainak Garraldatik
Andoni. Eskarola Uhartetik
Betizu txekorra. Juanjo Goizuetatik
Nino. Garaiko fruta