Listado de eventos

20

Abril

Martes

19:00

Ana Galarraga «Zientziaren izarrak. Emakumeak itzaletik argira»

Presentación de libro


Urte luzez Elhuyar aldizkarian Istorioak atala idazten aritu ondoren, Egoitz Etxebeste Adurizek “Zientziaren izarrak. Emakumeak, itzaletik argira” liburua argitaratu du, Elhuyarren eskutik. Istorioen bilduma berri honek emakumeengan jarri du begirada, eta emakume aitzindari eta borrokalariei ahotsa eman die.

Emakume horien lekukotzak agerian uzten du zenbatetan gutxietsi zuten haien lana, eta zenbat arazori egin behar izan zioten aurre. Hori dena, Etxebesteren estilo pertsonalean kontatuta, Manu Ortega marrazkilariaren marrazkiez horniturik.

Aurretik “Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik” liburua argitaratu zuen, hura ere zientzialarien istorioez beterik. Oraingoan, liburu berriaren argitarapenak bat egin du Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin.



Libro recomendado:

Zientziaren izarrak

,

17,00 €

Disponible