19
Septiembre
Jueves
19:00
Asier Amezaga «Inor ez delako profeta bere mendean»
Gabriel Aresti behin eta berriro azaleratzen den poeta dugu. Bere izenaren eta poemen errepika eta errepliken gaineko hausnarketa plazaratzen du saiakera honek. Denboran atzera eta aurrera eginez, hainbat gertakizunen arteko mapa zabaltzen du. Horretarako, Arantzazuko Batzarra, Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena, Euskaldunon Egunkariaren itxiera, Guggenheim Museoa edota Bilboko Aste Nagusia bezalako uneak eta guneak ditu hizpide.
Zer esan diezagukete etengabeko itzuleran bizi diren poetikek egungo euskal gizarteari buruz? Zer bitartekaritzek osatzen dute Aresti eta bere garaiarekiko irakurketa beti biziak? Iraganarekiko errepika traumatikotik haratago, afektu berriak katalizatzeko, bide berriak urratzeko, balio ote diezaguke Arestiren poetikak?