19
Enero
Martes
19:00
Asisko «Sugarren mende»
Liburu aurkezpena
Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autodafea, zeinean erre egin baitzuten hamaika euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian. Guk mendetako isiltasuna urratu nahi dugu, eta bidegabeko jazarpena jasan zuten gure arbasoak ohoratu.