Listado de eventos

24

Abril

Jueves

19:00

Audience: Bob Dylan revisitado

Concierto


Audience taldeak 25 urteko ibilbidea osatu du. Post-rocketik amerikanara, blues zein folk-etik erritmo latinoetara, soinu bandak konposatzetik Zinemaldiko alfonbra gorrira, aurpegi eta tolesdura asko aurkeztu ditu audiencek bere ibilbidean zehar. Gernika, Hoboken edota Habana lotzen dituen bidaia oparo honen azken geltokia Bob Dylan berrikusia da, erreferente gisa izan duten Minessotako bardoaren euskarazko bertsioez osatutako diska. Bere zuzenekoetan ikusi daiteken bezala, iragana ahaztu gabe bidaia aurrera doa.

Aurretik 8 €
Egunean bertan 10 €